Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Probintzia traidoreak", errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak. Errazionamendua iritsi zenean ere, ez zitzaigun jatekoa falta izan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Gure kupoi ekarleak alemaniarrek eraman dituztenez, ez daukagu ez kupoirik ez koiperik; gure errazionamenduko bost liburuxkak besterik ez zaigu geratzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.
Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Errazionamendu txartelak ere ezkutuan erosten ditugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.
Biharamunean, etxetik irteterakoan, errazionamendu-kartilla bat hartu nuen Maiderren bildumatik, badaezpada. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
Errazionamendu-kartillak nolakoak ziren ez naiz akordatzen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.
Errazionamendu kupoiak identifikazio txartelak erakutsiz edo bakoitza 60 florin ordainduz baizik ezin eskura daitezke. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.
Bepek eta Miepek egin zituzten erosketak, gure errazionamendu liburuxkez baliatuz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.
Valenzuelak argitu zuenez, hautesle errolda osatzeko Husseinen agintepean banatutako errazionamendu liburuxken datuak erabiliko dituzte. Berria - Mundua 2004-10-07
Hilversum-eko udalak identifikazio txartel berriak banatu behar ditu biztanleen artean janari errazionamendurako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.
Bi kaxa lapurtu dituzte, berrogei florinekin, posta eta banku txeke hutsak, eta okerrena: gure azukre errazionamenduko kupoi guztiak, ehun eta berrogeita hamar kilotarakoak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.