Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errazio 1 iz anoa.

Sekulako errazioak irensten ditu eta inoiz ez du ezezkorik erantzuten: ez gauza onak direnean, ez, gehienetan, txarrak direnean ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Gizonezkoek ere jasotzen dute bere errazioa, nahiz eta emakumeek jasotzen dutena baino askoz txikiagoa izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 83. orr.

Egunean gutxienez ere bost errazio barazki eta fruitu jan behar direla ondorioztatu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-28

2 (izenondoekin)

Elio jeneral patxadatsua iritsi zain ostatatu gara bertan, nola-hala; hiru egun ederrez, herritarrek, eskuzabal, errazio galantak eskaini dizkigutelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Carbayok, eskuineko hatzak klikatuz, zerbitzariari deitu eta Mango Sorbetea Marrubizko Saltsa Epelarekin eta Tolosako Teila Ostoratuarekiko errazio bikoitz bat eskatu zuen. Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko, presoek zaindariak nola erosten zituzten kontatu zidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Martinico hara joaten da, ze, joan ezean, familiak ez baitzukeen pobreei zegokien jan erraziorik izango.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 159. orr.

Askoz ere geroago, beste taberna batean, hainbat sagardo botila eta bakailao-errazio irentsi ondoren, Bizkaiko Golkoko portu horretara ekarri zuenaz mintzatu zitzaion Rasputin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 122. orr.

Gabonetarako olio, gozoki eta melaza errazio berezi bat emango digute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Hemendik aurrera bakoitzari bere patata errazioa bereizirik emango zaio, eta egin dezala harekin nahi duena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.

Ekarri salami errazio bat, bi arrautza katilu batean, ogia, eta botila bat garagardo.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 80. orr.

Jazinto ez zela edalaria esan digute, eta hala baieztatzen du Txapastaren anekdotak: beroni ematen zion eguneroko bere ardo errazioa Cadizko kontzentrazio eremuan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.

Ron-errazio bikoitza atera digute, eta istant batean berotu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

4 irud/hed

Urduñako mendatean bigarren euri errazioa jaso zuten, eta bost graduko tenperatura hotza.  Berria - Kirola   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errazio bat (5); errazio bikoitza (3); salami errazio bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus