Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erraz (ETCn 80.438 agerraldi; orobat errats g.er., errets g.er. eta erretx g.er. errex g.er. eta errez g.er.) 1 izond neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena.

Ikusiko dugunez, iritzi bat bakarra ematea, argia, irakurketa soil eta gardenekoa, ez da gauza erraza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.

Galdera erraza; erantzuna, ez horrenbeste.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Pentsatzen dut hasierako ikastaroetan ere kontua ez dela gauza errazak eskaintzea, baizik eta, oinarrizkoak ulertu bezain laster, norberari sortzen zaizkion galderetan barrena abiatzeko tresneria teoriko erabilgarria eskura jartzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Gizartearen beharretarako egokitzapen hori zertan oinarritzen den definitzea eta nork definitu edo erabaki behar duen hori ez da kontu erraza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Haren aurpegi nekatua ikusi besterik ez zegoen, batere kontu erraza ez zela sumatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Alde du oso modu errazean azal ditzakeela perpausen eduki semantikoa eta egia-baldintzak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Gai ilun edo zailen bat, batzuetan gai erraz bat azaldu edo argitzeko, aipatu edo aldez aurretik jakin beharrekoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Liburu honetakoak ez dira gai errazak eta horrek ezinbestean murrizten du adierazpidea errazteko ahalegina.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Arratek Bartzelonaren etxean ez zuen batere partida erraza, eta aurreikusi zitekeen bezala galdu egin zuen.  Berria - Kirola   2004-10-14

Gogotsu etorriko direla badakit behintzat, hiru puntuak lortzea aurrerapauso itzela litzateke eurentzat, eta badakite Sadar ez dela zelai erraza.  Berria - Kirola   2004-05-16

Oso erabilia den aipu honek, simil erraz baten bidez, estatu unibertsalek historiaren eskeman duten paradoxazko posizioa adierazten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

Bakean zen munduarekin, bake berreskuratu orbangabean, eragozpen txiki bati konponbide erraz bat eman ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Ihardunaren ohiturak sentikortasuna ematen dio mintzoari; malkoen isuri errazak areagotzen dio mintzoari sentikortasuna.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Gaur egun gazteriak afizio errazak bilatzen ditu.  Berria - Kirola   2004-09-18

Aurki ikusiko nuen ez zela horren erraz eta naturala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Cherokeez idazteko era erraz bat asmatu behar zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 196. orr.

Haien elebitasun erraz eta nekegabea oso komenigarria zen beraien guraso zaharrentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Modu erraz eta merke bat, gizabanako erraz eta merkeek erraz eta erruz egiten dutena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Adibide erraz eta garbi bat (Nelson Goodmanen liburutik hartua) perspektiba iraulia deitzen denarena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Ezin konta ahala gauza erraz eta merkez egindako arrosario azkengabe bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

S, F motako gramatikak asko hobe ditzaketen lanabesen adibide erraz gutxi batzuk aurkeztu baino ez dut egingo.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 58. orr.

Hemen gauza zehatzak ere esaten dira, idazteko estilo argi eta erraz batean jarriak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Bizi-baldintza erraz eta erosoak dituztelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Bertso erraz eta dotorerako dohaina du Chandler jaunak...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Gotzaina Frantziskoren bihotz kartsuaz harriturik zegoen, baina hain proiektu altutik eroriko zen beldurrez, bide errazagoak eskaintzen zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Garbi dago ekoizpen horietan [...] silaba-egitura errazagoak moldatzen zituela haurrak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Mikel Strogoffek egitasmo erraz eta logikoa erabaki zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Gure eskalan, espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Jokabide horrek, itzulpena umezurtz utzi eta gaitzesteaz gainera, jatorrizko lan batzuk bakarrik loriatzen ditu praktikan: hizkera erraz, mugatu eta laua eskaintzen dituzten jatorrizko lanak, hain zuzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Bertsozaleak oso ongi ulertzen du usadioaren eta sormenaren arteko lotura ez beti erraz hori.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Orduan erraza egiten zaio zientzia horiei buruzko eztabaidan sartzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 510. orr.

Apaltxo banatan, olerkia, batetik, eta, bestetik, atzerriko liburuak, hots, eleberri errazak, Sacré-Cœureko bidean hantxe gelditzen ziren turistentzat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Ikerketa historikoan aspalditik egiten zen galdera horrek ez du erantzun errazik; ezin da ordea bazterrera utzi, baldin globalizazio ekonomikoaren sorrera ulertu nahi bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Izan ere, mende bukaeran, lokatz eta lohi honetan sarturik gaudela, ez da ikusten irtenbide errazik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

Lehen urte haietan Mari Karmen Odriozola ordiziar esatari finarekin moldatu nintzen solas errazean gustura.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Lan-Idazkari Nagusi izandako Robert Reich-ek hitz errazez azaltzen zuen auzia: Europak kalitateko enplegua sortzen zuela, enplegu gutxi ordea; eta Ameriketako Estatu Batuek, berriz, enplegu asko sortzen zutela, baina kalitate txarrekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Lehen urte haietan Mari Karmen Odriozola ordiziar esatari finarekin moldatu nintzen solas errazean gustura.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.

Biribilarena aise antzematen da errima errazeko hitz bat alderatzearena dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Inbertsioa da gehien aldatzen den ekonomiako elementua, eta beraz errazen susta daitekeena, aurrezkia eta kontsumoa egonkor samarrak baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Hauxe dugu konponbiderik errazena formalki, eta intuizioaren aldetik ere zuzena ematen du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 93. orr.

2 (izan aditzarekin)

-Erraza baita pertsona bat estigma batekin markatzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 253. orr.

Ez zen erraza esatea nor zegoen haserretuago horregatik, Ron ala Hermione.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 155. orr.

Ilegalak botatzea erraza litzateke.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Ez da erraza sinestea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Trena abiadan doa dardaraka, gogor, ia arnasestuka, Valderrama lesionatuta dagoen artean, eta ez da erraz antzematen zer den irrealagoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

-Erraza da ulertzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 182. orr.

Baina zabarkeria, behin sustraituz gero, ez da erraza kentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

-Ez zen erraza izango frogatzen -pentsatu zuen Perrettek, ozen-ozen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Gaiarren eman zuten lehen kontzertu hartan bihotza nola zabaldu eta poztu zitzaidan ez da erraza esaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Gizonezkoentzat erraza da, inoiz ez dira emakumeak pairatu behar dituen oinazeak jasatera beharturik egon, eta ez dira egongo ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Erraza izango zen, horrelako gauzak errazak izan daitezkeen heinean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.

Pernando Amezketarrak zioen galderak errazak direla, baina erantzunak zailak.  Berria - Kirola   2004-11-30

Iruainen errazagoa zitzaidan ahaztea, etsitzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Askotan ez da erraza izango ezaugarriak sailkatzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Zuhurtziazko neurri horiek hartu ondoren, erraza zen gutun hura bertzeekin batera jartzea. Ez dakigu, eta ez da erraza kalkulu hau egitea, zein den faktore horren eragina, kontua ez baita baliabideak biderkatzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Orain denboran atzera begiratu eta Eñaut maite duela pentsatu beharko luke, maitasun horrek hoztasuna epeldu beharko lukeela, baina ez da hain erraza, ez!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

Frantziskoren konbertsio-prozesuak hainbat urte iraun zuen, 1204/5etik (ez da erraza hasierako data zehaztea) 1208ra arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Gauzak zeuden moduan ez zen erraza izango lana aste betean bukatzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Ez da erraza izan horrelakorik aurkitzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Lana ez zen inondik ere erraza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Zuhurra eta harrigarriro erraza du mintzoa, eta egin dituen makurrak bakan baizik agertzen ez den xalotasunaz aitortzen ditu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.

Egokitze-saio horiek ez ziren inoiz errazak izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Egoera ez da batere erraza izan niretzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.

Mendian besterik da, haitzak, lurraren hezurrak baitira, agerira datoz, hotsa ateratzen dute oinetako burdineztatuen azpian, eta erraz da zein zer-nolako den atzematen: ordokiek ez digute inolako mesederik egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Ezen erraz da ikustea ene "Eskuliburuan" ez dela beharrezko beste baten ontasuna jabeari itzultzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 204. orr.

Zenbait kasutan ez da erraz izaten ordezkatze bat sailkatzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Erraz bide da hersketa-osagai hori luzatzea txistukarirako trantsizioan, eta, hala, afrikatzea gertarazi.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Baina ez zitzaion erraz ohe zimurtuan zetzan gizonaren herio hurbilaren aurreko izuaren baztertzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

Anitzetan ez da erraz esatea lan horiek Euskaltzaindiari edo unibertsitateari dagozkion, lan hauetako asko inguruko gizarteetan unibertsitateak egiten dituelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 126. orr.

Ez da erraz sinestekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 241. orr.

Ez zaie erraz prostituzioa uztea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Don Esteberekin noiznahi egoten zen, eta, tripa ondo beteta zuenean, erraz zitzaion don Esteberen teoria guztiak onartzea.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

Ba, oso erraza da kontua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Oso erraza da, neurria hartzea baino ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Oso erraz zaigu arrazoi bidez azaltzea zergatik mugitzen den oinaztuaren sua sarkorrago, lurreko zuzietatik sortutako gurea baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Oso erraza izan zen botika hartan sartzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 163. orr.

Beti da, haatik, errazago bilakabideak erabiltzea ez erabiltzea baino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.

Teatroa mendi baten maldan baldin badago, zimenduak egitea errazagoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

3 (beste aditzekin)

Aurkaria erretiratuz gero, lan zailena ere erraz bilakatzen da.  Berria - Kirola   2006-01-29

Sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz, horrela edozein gauza zail erraza bihurtuko baitzaigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 914. orr.

Gero harrapatzeko modukoa bihurtzen da pertsona, bere norberatasunean gero-eta harrapatzen errazagoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Hain bizia zen haien arteko maitasun-sua, erraza iruditzen baitzitzaien bizia ematea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 475. orr.

Frantziskori ez zitzaiola erraza gertatu oreka aurkitzea hasierako malgutasunaren eta anaien bizimolde egonkorragoek eskatzen zuten araudi zorrotzagoaren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

4 (bestelakoetan)

Gainerakoan bezala, dena kontzientziabako-edo selekziobilbatze prozesu biziak -beti errazenaren alde jokatuz- pusatua eta kudeatua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Dena dakienak ez dauka deus ikasterik, eta deus ezin ikas dezakeenak ez daki ezer (honek, errazaren errazegiz, ulergaitza dirudi).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan bigaren osagai gisa, lehena aditza delarik)

Gutxi dira hartu nahi dutenak eta haren bidez salbatu nahi dutenak, nahiz eta haren uztarria eraman-erraza izan eta haren zama arina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

Arimaren hilezkortasunaren dogmak eragin izugarria du gizakiengan, egoitza-aldaketa huts baten ideia atzeman-errazagoa baita gure gogoarentzat, eta gozoagoa gure bihotzarentzat, beste aldaketa batena baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.

Arina da, baina hondora-erraza.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 112. orr.

Hainbat larriago bihurtzen da egoera koroa-arteriak bereziki oztopa-errazak izanda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Edozein lur zakar, edozein baxter, edozein harri-malkar, umel antza izatea, nahikoa zaio intsusa guztiz konforma-errazari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Joan eta hartu besterik ez daukatela, korapilo aska-erraz batez lotzen duela ondoko ontziarekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.

Giza tamainako panpina bat iraul-erraza da; aukera gehiago ditu erortzeko, zutik egoteko baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Jakin bazekien jende zoriontsuak ez direla hain hurbil-errazak izaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 237. orr.

Iritsi-erraza" denaz "ezin iritsizkoa" neurtu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Zuhaitz horren hostoak pinuarenaren antzekoak dira; egurra, berriz, luzea da, landu-erraza eta barruko arotz-lanetan erabiltzeko izei hispaniarrarena bezain egokia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Filosofiak, berriz, bihotz zabal egiten du arkitektoa, eta lagundu egiten dio ez dadin harroa izan, baizik eta, areago, jendearenganako izan dadin hartu-erraza, justua eta leiala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

6 (adizlagun gisa) ik errazki.

Erraz jakin zitekeen, baiki, soldadu alemanen ibileraren berri, kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

-Erraz kentzen diren karminak al dira?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Erraz aurkitu zuten Maimie, elurretan utzitako urratsengatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Gauzak jarriak direlarik gure sentsuen bitartez haien errazki irudikatzeko eta ondorioz erraz gogoratzeko gisan, gauzak ongi ordenatuak direla erraten dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,18

Islamofobia erraz kutsatzen den gaitza da, ia barneratuta dugu.  Berria - Mundua   2006-02-12

Eta hau guztia gazteek erraz irentsi behar luketen apoa balitz bezala, guztiei bostekoa luzatzen jarraitu du oso eta santu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Erraz esaten da gero!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Gerta zitekeen -erraz gertatu ere- gure protagonistaren masaila eder eta marduletako bat ezin garbituzko laidoak orbandurik geratzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Arma bat premiazkoa duzu, eskukoa, mutua eta erraz garraiatzen dena, ahantzi gabe nortasun agiri faltsuak, zurea litekeen argazki batez hornituak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.

Saudiarrek ziurtatu dute erraz igo dezaketela produkzioa 10,5 milioi upeletaraino.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Erraz eror daiteke jendetza handia gutxi batzuen esku.  Elizen arteko biblia   1 M 3,18

Zakurrak, animalia argia izan arren, bidea erraz gal lezake.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

Inolazko eta deusen minik ez den paradisuan ere ez genuke erraz etsiko; egia esan, gure guraso lehenek ez zuten etsi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Borrokan ez dira erraz kikiltzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Inoiz ez zara zu izan erraz zauritzen diren horietakoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 62. orr.

Baina, letrak banaka erraz ezagutu arren, Virgilek ezin zituen letrak batu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Erraz erakuts dezakegu hizkuntza hauek guztiak ez direla egoera mugatuko hizkuntzak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Datuak erraz ahazten ditugu: [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Dorreak, gainera, biribilak edo poligonalak egin behar dira; karratuak, izan ere, errazago erortzen dira makinen erasopean, ahari-buruek erraz hausten dituztelako kolpeka angeluak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Irudi finkoa erraz definitzen da; irudi mugikorrak, aldiz, era askotakoak izan daitezke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Erraz pentsa daiteke nola sentitu nintzen une horretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Inflazioa ez litzateke hartarainoko arazo ekonomiko larria, horren erraz aurreikusi eta kalkulatzerik balego.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Hortik ere erraz ondoriozta dezakegu nolako elikadura emango zaigun gizakioi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Inor ez da hemen erraz salbatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.

Erraz menderatuko nautela uste dute koitaduok.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.

Arazoa erraz konpon daiteke, eta, gainera, oso azkar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Ez da erraz konpontzen den arazoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Aurrena, burua sartu nuen; gero, besoak gorputzaren bi aldeetan luze utzita eta oinekin indarra eginez, sorbaldak sartzea lortu nuen, eta gainerakoa erraz joan zen. kanpoan eguzkia agertu da eta gauzak erraz doazkit.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Hiru elementu elkarren osagarri, baina elkarren artean bat-batean erraz lotzen ez direnak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Zelula berriak erraz banatzen dira zirkulazio-sisteman.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Tratulari batek irabazi ahal duenean, erraz banatzen du bere etekina.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.

%33,36 horri beira eta papera gehitzen badiogu (beste %40), zaborraren %70 erraz bereiz daitekeela ondorioztatuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Batez ere, erraz idatzitakoa izateko itxura zuen; nolabait esateko, alaitasunez; naturala zirudien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Idatzi agertuko dizudana, ezarri taulatxoetan, erraz irakurtzeko eran.  Elizen arteko biblia   Hab 2,2

Oso gogorra da ohiko gauzak uztea eta behin gogoan itsatsiak ez dira erraz erauzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Erraz eta modu ekonomikoan eskuratzeko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.

Hori hala dela erraz ikusten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Anfibologia honen zergatiak, moduak eta ondorioak ez dira erraz eredu bakar batera egokitzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 229. orr.

Oroimenak ez du erraz amore ematen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.

-Erraz egin diek hanka?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

Arrisku txikiarekin garaipen handia erraz lortzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Liberalismo hori, baina, ez da erraz hedatuko Europan.  Berria - Harian   2005-06-19

Hiri horretan eginiko harremanak antz gehiago du eulien arteko adiskidantzarekin gizon-emakumeenarekin baino: azkar sortzen da eta erraz desagertzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.

Xehetasunetan sartzen hasita, liburu oso hau baino beste mardulago bat bete liteke, erraz, aurkitu ditudan itzulpen-gorabeherekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Serbiarrek Portlanden erasoari ezin eutsirik erraz hartu zuten etsia.  Berria - Kirola   2004-10-17

Liburu batzuk aise eta erraz irakurtzen dira, beste batzuk nekez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.

Ikusleekin erraz komunikatzea ere lortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Ezizatean urtzen naiz salbaiki, nekez eraikia erraz xitxifrikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Hau ez baitzen erraz irarria izan buztin bigunean, harri gogorrean nekez grabatua baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Esan erraz egin zuen; oraingo aktoreetarik, baina, nork zuen bera ezagutzen?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.

Mundu zabaleko edozein hizkuntza erraz eta laster aldatzen da hiztunen ahozko jardunean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 132. orr.

Eta horregatik, erraz eta leun egiten zitzaien aginduak betetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Hizkuntza bakarraren podorioz, giza ale guztiek elkar hartu eta ulertuko dute erraz eta gozo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Juliok oso erraz eta bizkor ikasten zituen joko guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

UGT eta CCOO sindikatuen eta zuzendaritzaren eskaintzaren arteko aldeak «txikiak eta erraz gainditzekoak» direla uste du.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Errazago hartu nuen arnasa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Frantziako hegoaldeko dialekto batzuk, esaterako, errazago onartzen dituzte kontsonante multzoak iparrekoek baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.

Euri kopuru bera denbora luzeagoan zehar, errazago irensten da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Neurketa horren ondorioz errazago proposa daitezke promozio bideak, dela soldatan dela ibilbide akademikoan ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

Errazago eskuratuko da kanpoan dauden eta ugariak diren iturriak izanez gero.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Horrela sua errazago zabalduko da zoruaren azpitik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Indar hori banatuz errazagoa izango da pilatutako lurraren bultzadari eustea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

7 (beste adizlagun edo kideko batekin)

Margot eta Frank jauna xaxatzea ez da horren erraza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

Harrigarria iruditzen zait pertsona larriak hain erraz eta hain gauza ñimiñoengatik hastea liskarretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

-Ez zara nigandik hain erraz libratuko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 182. orr.

Horregatik eman zion amore hain erraz Aita santuak Frantziskoren eskabideari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

"Egia esatera, hain erraz salbatu nauenak are errazago hil nazake", egin zuen bere baitan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.

Legenarra edo Hansenen gaitza airearen bitartez zabaltzen den arren, ez da hain erraz kutsatzen.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Pigmentu garesti eta barreiatzen ez hain erraz bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Ezagutzen ez dena ez dela hain erraz aintzat hartzen.  Berria - Harian   2006-01-29

Duela sei urte nahiko erraz irabazi zituen hauteskundeak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Gas askok nahikoa erraz igarotzen dute larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Zein ahula dugun burua, zein erraz txunditzen den, zein erraz nahasten, ulertu ezin dugun hutsaren hurrengo gauzaren batek jotzen gaituenerako!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Gero harritu ginen ikusita zeinen erraz amore eman eta etsi genuen Lajosen aurrean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Figurak zuloratu aurretik zuloak haztatzeko joera zuen artean ere, baina, hori egitea debekatu geniolarik, nahiko erraz zuloratu zituen ikusi hutsez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Hassan Rowhanik atzo Parisen Frantziako Atzerri ministro Dominique de Villepinekin bildu ondoren nabarmendu zuen Irango Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan sortutako tirabirak «oso erraz» konpon daitezkeela.  Berria - Mundua   2004-01-16

Iraganetik oso erraz egiten dut ihes, hilda balitz bezala, ez dut haren zama sentitzen.  Berria - Kultura   2004-12-01

Egokitasun garrantzitsu asko aurkitzen ditugu, oso erraz, egitura sintaktikoaren eta esanahiaren artean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Biriketako gaitzak eta minbiziak eta, tabakoari bota zaio errua oso erraz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

Estuasunak pasa direnean oso erraza baita gauza horiez barre egitea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Argitasun pixkaten jabe dena erraz samar ohartzen da nik sinesten ditudan zera horiek denak fedetzat, sineskizuntzat eta ideiatzat hartzen ditudala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Arrautzari arreta berezia eskaini behar zaio, mikroorganismoak bertan bereziki erraz ugaltzen baitira.  Berria - Harian   2005-08-06

Ez litzateke nire lanen fruitua arriskatzea, gure gazteei beren penak leuntzeko baliabide guztiz erraz hura berehala ematea?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Ondo begiratu nintzen atea jotzetik; sobera erraz ihardukitzeko parada ematea zatekeen eta.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Ez da batere erraza zehaztea zertaz diharduen metafisikak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 169. orr.

Ez pentsa batere erraza denik ezkutatu saltsa-miatzaile batzuen erdigune lotsagabea izatea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

Hautabide hori, espainiar batengan, erraz antzean esplika zitekeen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.

Askoz ere errazago hitz egiten zen leiho irekiaren ondoan, ilun samarrean, argi askorekin baino.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 238. orr.

8 erraz asko

ELAk salatu du Basauriko alkate Rafael Ibarguenen «autoritarismoak» eta enpresaren «setakeriak» luzatu dutela lan gatazka: «Erraz asko onar zitzaketen langileen eskariak, baina hitzarmena eragotzi dute behin eta berriro».  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Jakin zuen Almak ganbaratik erraz asko ikus zitekeela Westerborkeko patioa, bertara ekarritako presoak zenbatzeko biltzen zituzten uneetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Iniziatiba handikoak eta ausartak, erraz asko jo izan dutenak munduan zehar enpresa berriak martxan jartzera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 175. orr.

Erraz asko egingo zuen gainera: Vilmak postariaren eskuetatik jasotzen zituen beti eskutitzak, eta jakin-min bereziz aritzen zen haietan kuxkuxean; posta-kutxako giltza ere berak gordetzen zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

Gaur egun, erraz asko arbuiatzen da Marxen obra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Nekez sinistuko dugu egia neska itsusi baten ahotik, eta erraz asko irentsiko edozer asmakeria neska eder batek esan badu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Euskaldunek Zelatunen erraz asko irabazi zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Teknologia berri horrek akatsik bako kopiak egiteko aukera eskaintzen du, erraz asko gainera.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Bizia osperik gabe kentzen baitzuen horrek erraz asko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Gehienez ere, esan behar zenien ume bati izen xelebrea ipiniz gero, handiak direnean arazoak eduki ditzakeela erraz asko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

9 erraz-erraz

Gaiak gaurkoak eta euskara erraz-erraza.  Berria - Harian   2006-03-19

Erraz-erraza ere ez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 120. orr.

Lagun biren arteko drogak ez badira erraz-errazak konpontzen, atera ditzagun kontuak hortik gorakoenak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Krask-krask, erraz-erraz puskatzen dituzte oilasko hezurrok eta goxo-goxo irentsi.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Berriz ontziek osatzen zuten esfera airez bete orduko, ordea, erraz-erraz ireki zirela erakutsi zuen, txalo artean.  Berria - Gaiak   2006-05-07

Baskonia, ordea, ez da erraz-erraz urduritzen den taldea, eta eroso eutsi zion aldeari.  Berria - Kirola   2006-05-05

Halako batean beharrezko baledi, ontziak Ingalaterraren zerbitzura jar litezke erraz-erraz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.

Errege indartsu batek erraz-erraz eta inolako kezkarik gabe desegin ditzake bere handinahiaren aurka dauden etsaiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Asko jota, Teatro Argentino delakora edota jai-aretoetako emanaldi erraz-errazetara.  Berria - Kultura   2004-05-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina erraz (14); baita erraz (7); bat erraz (7); bezain erraz (33); da erraz (64); da hain erraz (8); dela erraz (7); dira erraz (11); dira hain erraz (7); dute erraz (7); ere erraz (30); erraz ahazten (9); erraz ahaztuko (11); erraz aldatzen (7); erraz amore (13); erraz antzematen (14); erraz asko (41); erraz ateratzen (10); erraz aurki (10); erraz aurkitu (9); erraz aurkitzen (13); erraz bat (27); erraz baten (8); erraz bereizten (8); erraz da (13); erraz egin (31); erraz egiten (39); erraz egiten du (7); erraz ematen (9); erraz erakuts (7); erraz esaten (15); erraz esaten da (9); erraz eta (114); erraz eta eroso (9); erraz ez (9); erraz gainditu (20); erraz gainditu zuen (7); erraz gainditzen (8); erraz galtzen (17); erraz hartu (12); erraz hartzen (8); erraz ikus (8); erraz ikusten (31); erraz ikusten da (16); erraz irabazi (81); erraz irabazi zion (12); erraz irabazi zuen (11); erraz irabazi zuten (24); erraz irabaziko (10); erraz irakurtzen (13); erraz iristen (8); erraz izan (9); erraz joaten (7); erraz kutsatzen (11); erraz lor (10); erraz lortu (8); erraz lortuko (7); erraz lortzen (7); erraz menderatu (9); erraz mugitzen (7); erraz nagusitu (31); erraz nagusitu zen (14); erraz nagusitu ziren (11); erraz samarra (8); erraz sartu (8); erraz sartzen (14); erraz ulertuko (8); erraz ulertzeko (7); erraz ulertzekoa (8); erraz ulertzen (29); erraz ulertzen da (11); eta erraz (118); eta nahiko erraz (8); eta oso erraz (15); ez baita erraz (7); ez da erraz (59); ez dira erraz (11); ez zen erraz (8); ez zuen erraz (8); gauzak erraz (10); hain erraz (150); hain erraz eta (8); hori erraz (13); horren erraz (26); modu erraz (9); nahiko erraz (41); nahikoa erraz (7); oso erraz (147); oso erraz irabazi (9); zein erraz (27); zeinen erraz (16); zen erraz (8); zuen erraz (11)

aski erraza (7); aurkari erraza (12); baita erraza (23); batere erraza (124); batere erraza izan (19); batere erraza izango (14); beti erraza (18); bezain erraza (41); bide erraza (18); da aurkari erraza (8); da batere erraza (72); da beti erraza (10); da erraza (601); da erraza izan (36); da erraza izango (111); da erraza izaten (28); da gauza erraza (20); da hain erraza (41); da horren erraza (9); da lan erraza (41); da partida erraza (7); dela batere erraza (10); dela erraza (63); dela erraza izango (26); delako erraza (7); dena erraza (9); du erraza (15); du erraza izango (7); du lan erraza (25); duk erraza (14); dute lan erraza (13); egitea erraza (16); egitea erraza da (10); erabaki erraza (10); erabaki erraza izan (7); erantzun erraza (8); ere erraza (11); erraza azaltzen (7); erraza baita (17); erraza balitz (8); erraza bezain (7); erraza da (294); erraza dela (45); erraza den (19); erraza dirudi (11); erraza du (17); erraza duk (15); erraza egin (14); erraza egiten (12); erraza ematen (13); erraza ere (11); erraza ere ez (7); erraza eta (47); erraza ez (45); erraza ez den (10); erraza gertatu (12); erraza gertatuko (9); erraza gertatzen (9); erraza iruditzen (10); erraza izan (231); erraza izan behar (17); erraza izan da (9); erraza izan dela (7); erraza izan zen (18); erraza izanen (29); erraza izango (361); erraza izango da (10); erraza izango denik (11); erraza izaten (60); erraza izaten da (8); erraza jakiten (10); erraza litzateke (8); erraza lortu (14); erraza lortu zuen (8); erraza zela (13); erraza zelako (7); erraza zen (74); erraza zirudien (9); esatea erraza (12); esatea erraza da (9); eta erraza (31); ez baita erraza (23); ez da erraza (591); ez dela erraza (63); ez delako erraza (7); ez du erraza (15); ez duk erraza (13); ez zaio erraza (8); ez zait erraza (8); ez zela erraza (17); ez zen erraza (104); ez zitzaidan erraza (7); garaipen erraza (16); garaipen erraza lortu (12); gauza erraza (70); gauza erraza da (9); hain erraza (114); hain erraza izango (16); horren erraza (18); konponbide erraza (11); kontu erraza (13); lan erraza (141); lan erraza izan (21); lan erraza izango (49); nahiko erraza (12); oso erraza (151); oso erraza da (60); oso erraza dela (9); oso erraza izan (13); oso erraza zen (7); partida erraza (43); partida erraza izan (8); partida erraza izango (19); ulertzen erraza (9); zaio erraza (8); zait erraza (8); zein erraza (12); zein erraza den (8); zela erraza (17); zen batere erraza (13); zen erraza (108); zen erraza izan (23); zen erraza izango (7); zen hain erraza (10); zen lan erraza (13); zitzaidan erraza (7); zuen erraza (8)

are errazago (11); askoz ere errazago (14); askoz ere errazagoa (10); askoz errazago (34); askoz errazagoa (55); askoz errazagoa da (17); baino errazago (90); baino errazago irabazi (9); baino errazagoa (58); baino errazagoa da (19); baino errazagoa izan (8); biderik errazena (15); da errazagoa (8); da errazena (11); dena errazagoa (11); dira errazak (15); egitea baino errazagoa (7); ere errazago (22); ere errazagoa (18); errazago aurkitzen (8); errazago da (17); errazago egin (12); errazago egingo (11); errazago egiten (23); errazago eta (19); errazago gertatzen (12); errazago irabazi (9); errazago izan (10); errazago izango (16); errazago lortuko (7); errazago onartzen (9); errazago ulertuko (9); errazago ulertzen (9); errazagoa baita (15); errazagoa da (140); errazagoa dela (32); errazagoa delako (7); errazagoa duk (7); errazagoa eta (14); errazagoa izan (45); errazagoa izan da (9); errazagoa izan zen (8); errazagoa izanen (14); errazagoa izango (84); errazagoa izango da (44); errazagoa izaten (12); errazagoa izaten da (9); errazagoa litzateke (11); errazagoa zen (33); errazagoak dira (11); errazagorik ez (7); errazak dira (12); errazak diren (10); errazak eta (15); errazak izan (20); errazak izango (8); errazak izaten (10); errazegia da (9); errazena da (19); errazena eta (11); errazik ez (12); eta errazago (46); eta errazagoa (37); eta errazagoa da (10); eta errazagoa izango (8); eta errazak (11); ez dira errazak (12); gauza errazagorik (12); gauzarik errazena (10); gero eta errazago (7); gero eta errazagoa (8); hain errazak (14); hori errazago (9); horrela errazago (7); horren errazak (7); konponbide errazik (9); modu errazean (10); modurik errazena (10); orduan eta errazago (10); uste baino errazago (26); uste baino errazagoa (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus