Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errauts 1 iz ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina.

Tartean lurralde ketsu, antzu eta errautsez estalia hedatzen zen, zabal.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Grisa jaio zen eguna, errautsez egin izan balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Heroi hilaren errautsa, izarren hautsa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 147. orr.

Errautsa dut janari, malkoak edari.  Elizen arteko biblia   Sal 102,10

Deiadar egingo dute zuregatik, garratz egingo garrasi, errautsez burua estali eta lurrean iraulkatuko.  Elizen arteko biblia   Ez 27,30

Errautsa izango dira honezkero zure aitaginarreba horren hezurrak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

Laster lur eta errauts bihurtu behar zuenez, gerrian zilizioa jartzeko eta gainean errautsa botatzeko agindu zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Egun hartan barau egin zuten, dolu-jantzia hartu, burura errautsa bota eta urratu egin zituzten beren soinekoak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,47

Kulturako eginak zeuden tresna guztiak tenplutik ateratzeko agindu zien erregeak Hilkias apaiz nagusiari, apaiz laguntzaileei eta atezainei. Eta, Jerusalemdik kanpora Zedron haraneko zelaietan erre ondoren, Betelera eramanarazi zituen errautsak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,4

Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.  Elizen arteko biblia   Lk 11,17

Josiasek su eman zion kultu-leku hari eta aldarea hautsi, dena errauts bihurtuz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,15

Mirailaren aitzinean, mateletan errauts pixka bat pausatu zuen, urguilu-ontzi eta satisfos.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 183. orr.

2 (izenondoekin)

Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Iraganak erakartzen zuen berera, lurrak errauts zuriak erakartzen dituen bezala, hegan egin ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Errauts gorizko euria ari zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Errauts-puska luze bat erori zen koronelaren purutik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Kometa zartatuen buztanen errauts hodeiak, urek zizelkatu inguruak eta gasezko eremuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Begiak ere txikiak ziren, oso urruti begiratzera ohituta ez dagoenarenak, eta beltzak, errauts pinportak ia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Behin eta berriro errauts-konoaren leizearen hondoko labeak gori-gori jartzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Azpilak, labanak, ixipu-ontziak, intsentsu-ontziak eta errauts-ontziak, urre hutsezkoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,50

Eskaileretan lokatz-aztarnak eta errauts-kuboen zipriztinak ikusten ziren Kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera [...] eta su-egurraren gainean erreko; errauts-lekuan erreko da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Ekarriak zituen berekin hil oihala, errauts kolorekoa, tunika egiteko, eta gutunean esaten ziren gainerako gauza guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.

4 irud/hed

Gauaren errauts grisa zelaien gainera ari zen hedatzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat errauts (6); bere errauts (5); bere errauts ontzia (4); biper errauts (3); dena errauts (3); errauts artean (5); errauts besterik (3); errauts besterik ez (3); errauts bihurtu (7); errauts bihurtuko (5); errauts bihurturik (3); errauts bihurtzen (5); errauts eta (6); errauts gainean (5); errauts gainean etzan (3); errauts hori (4); errauts koloreko (12); errauts kolorekoa (5); errauts meta (3); errauts ontzia (7); errauts ontzia hartu (3); errauts ontziak (14); errauts xuri (3); eta errauts (40); eta errauts besterik (3); eta errauts bihurtu (3); eta errauts gainean (3); eta errauts ontziak (5); hauts eta errauts (6); nork bere errauts (4); zaku eta errauts (3); zuen errauts (3)

bere errautsetatik (4); diren errautsak (3); dituzte errautsak (3); du errautsa (3); errautsa baino (3); errautsa besterik (5); errautsa besterik ez (5); errautsa bezain (4); errautsa bota (3); errautsa bota eta (3); errautsa egiten (3); errautsa eta (7); errautsak eta (4); errautsak garbitu (3); errautsak zabaldu (3); errautsen distira (3); errautsen gainean (4); errautsera arteko (6); errautsera arteko sugarra (5); errautsetan eseri (3); errautsetan eseri zen (3); errautsez eta (3); erre eta errautsak (3); eta errautsa (15); eta errautsak (14); eta errautsetan (4); eta errautsez (7); haren errautsak (7); hautsa eta errautsa (3); hautsak errautsa (4); hautsak errautsa bezain (4); leteren errautsak (3); nire errautsak (3); taldearen errautsetatik (3); zuen errautsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus