Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztearen ahaiderik aurkitzen ez badugu, gorpua erraustu beharko dugu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 194. orr.
Bizigune haiek guztiak, atzerritar poloniarrek sortuak haien izenei erreparatuz gero, arpilatu eta erraustu egin zituzten gupidarik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.
Tenpluan zegoen zutoin sakratua Jerusalemdik kanpora aterarazi eta Zedron errekan erre zuen; erabat erraustu eta errautsak jende arruntaren hilobira bota zituen. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,6
Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu, gerora izango ziren gaiztoen eskarmenturako. Elizen arteko biblia 2 P 2,6
Gero, bekatu egiteko erabili zenuten zekorra hartu eta sutara bota nuen eta, xehe-xehe egiteraino erraustu ondoren, menditik zetorren errekara isuri. Elizen arteko biblia Dt 9,21
Teilak arrailtzen, puskatzen eta errausten ari dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
"Yhwh, zure Jainkoa, su kiskalgarria da", hau da, haren aurka jartzen diren guztiak suntsitzen ditu, suak hartzen duen guztia errausten duen bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.
Gehien birziklatzen den tokietan, errausten baita gehien ere. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Erratza pasatuko diot eta guztiz erraustuko; zingira eta triku-leku bihurtuko dut. Elizen arteko biblia Is 14,23
Hura, ostera, albisteen atzetik lasterka ibili gabe, eta inbaditzaileek erraustutako alderdi haiek aukeran ez zeharkatu nahiago zuela, irmo erabakia zeukan inon ez gelditzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.
Mehatxu egitea aski izan zuen, etxeak erraustuak, ondasunak bahituak eta biztanleak kupidarik gabe kalituak izanen zirela. ero ta jende gehiagok nahi du, hil ondoren, erraustua izan, ez eta hilerrian lurperatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.
Zendako bat-batean berriz agertu zen delako Jakes hura, ene bizia errausten ari zuen Jakes ausarta! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.
Ez dira hiltzaileak: boterearen ikurrak baizik ez dituzte errausten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.
Eta gure mundu politikoa hausten, errausten, banatzen, zehazten, zitzikatzen duen borroka armatuaren gaia? Berria - Kultura 2004-03-02
Gela erraustuan jarriko zituzten eskursionistek beren eltzeak surtan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Zuen inguruan gelditutako herriek orduan jakingo dute ni naizela Jauna, hiri eroriak berreraiki eta lur erraustuak berriro landatzen dituena. Elizen arteko biblia Ez 36,36
Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak, zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Arima deuseztatu eta erraustuan, mundu suntsitu horretan, biziki distiratzen zuen bere borondate goriak, altzairu urtuaren leinuru zuriarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.
dena erraustu (4); erraustu aurretik (4); erraustu baino (3); erraustu baino lehen (3); erraustu behar (3); erraustu behar zuten (3); erraustu dute (3); erraustu egin (11); erraustu egin zituzten (3); erraustu egin zuten (3); erraustu egingo (3); erraustu egiten (5); erraustu eta (9); erraustu eta gero (3); erraustu ondoren (3); erraustu zituen (7); erraustu zuen (4); erraustu zuten (8); erraustua izan (3); erraustua izango (5); erraustua izango da (3); erraustuko dute (16); eta erraustu (5); gaur erraustuko (5); gaur erraustuko dute (5); gorpua erraustu (9)