Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txinatik legez kanpo helduriko 55 tona hegazti haragi erre zituzten asteazkenean eta ostegunean Flandesko erraustegi batean. Berria - Gaiak 2006-01-15
Zakarrontzietan toki handia hartzen du plastikoak eta gisa berean toki handiagoa hondakindegietan edo erraustegietan erretzen diren ekaien artean. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Erraustegiek zaborra behar dute nahitaez, eta zenbat eta gehiago hobe, mozkin ekonomiko eta energetiko handiagoa emango baitute. Berria - Gaiak 2004-10-07
Hilketa-saio bakoitzaren ondoko biharamun goizean, Settlers erietxera eramaten du furgoneta betea, erraustegira, eta han sutara botatzen ditu poltsa beltzetan sartutako gorputzak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.
Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Baimen Integratzailea esku artean izan aurretik eman dio Zaldunbordako erraustegiari jarduera lizentzia. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Eskaleak ere badaude, egunez erietxearen inguruan alderrai ibiltzen direnak eta gauez erraustegiaren hormetan bermatuta -edo are tunelean ere- lo egiten dutenak, epeltasunarengatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.
Erraustegien inguruan bizi den jendeari egindako azterketa batzuen arabera, aldaketa hormonalak, minbizia-kasuak eta arnas aparatuko arazoak emendatu dira erraustegia jarri ondotik. Berria - Gaiak 2004-10-07
Eta horrek erraustegia zekarren, lanerako gai ez zenak ez zuelako bizia merezi. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.
Hendaia ere partzuer, eginen dea beraz Hondarribiako erraustegia? Herria 2005-10-06
Ekoparkeak erraustegien alternatibak izan daitezkeela gaineratu zuen Noguesek. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Miarritzen joan den maiatzean idekia dute krematorium edo gorputz erraustegia. Herria 2004-09-30
erraustegirik ez (3)