Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errausketa (ETCn 1.768 agerraldi) 1 iz erraustea.

Konpostatu eta birziklatu ezin daitekeen %60 horrentzako, bi tratamendu mota daude: errausketa eta tratamendu mekaniko biologikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Errausketa da oraindik ere, teknologiak hobera asko eginda ere, dioxina arriskutsuen iturri nagusia.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Errausketaren prozesua ez da segurua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Errausketaren alternatibak ez direla bideragarriak esan du Gipuzkoako Diputazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Errausketaren eredua baztertzea aldarrikatzen du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Errausketa eta birziklatzea ez dira aurkako tratamenduak, osagarri dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

PVCzko hondakin gehienak erraustu egiten dira eta errausketa horretan gas azidoak askatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Denon ahotan dabiltza polimero honek izan ditzakeen arriskuak, bai bere lorpenerako prozesuan, eta bai erabili ondorengo birziklapen edo errausketan.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Lehenbiziko astelehenean, haiei utzi zien errausketa egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

Astelehenean hain xuxen, hautatu dute errausketako labe baten tokia, Donostiako lurretan.  Herria   2004-07-22

Donostia Bizirik errausketaren kontrako Donostiako plataformak uste du berrikuspen hori «aukera paregabea» dela kontsentsua lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

2 (hitz elkartuetan)

Inguru honetan egin behar duten errausketa-plantaren aurkako manifestazioan izan gara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.

Errausketa-labe baten tximinia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Teknikari batzuk errausketa sistema zalantzan jartzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Hazketa 2010 elkarteak errausketa xedea betiko baztertzea eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus