Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errauskailuetan, zaborra erretzean, konposatu toxiko ugari sortzen da, tartean dioxina famatuak. Berria - Gaiak 2004-10-07
Animalien Ongizaterako Elkarteaz hitz egiten die, ez ordea erietxean zegoen errauskailuaz edo Bev Shaw-rekin ezkutuan igarotako arratsaldeez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.
Nik ondo bereizten dut zer den errauskailua eta zer erraustegia. Berria - Harian 2006-01-03
Hor inguruan isiotu dute egunotan, bestalde, Zabalgarbi errauskailua; hortik gertu egiten ari dira Trianoko golf zelaia, eta ez dira urrun geratzen ez Bilboko Portuaren handitze lanak, ez hainbat energia-proiektu handi, ez eta Barakaldoko zabalera handiko merkataritza guneak ere. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Josu Madariaga Bizkaiko Ingurumen foru diputatuak iragarri duenez, udarako ipiniko dute martxan, bete betean, Bilboko errauskailua. Berria - Euskal Herria 2004-03-04