Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erratz (ETCn 1.617 agerraldi) 1 iz zenbait landareren abarrak edo kideko sintetikoak makila baten muturrean lotuz egiten den tresna, lurra eta kidekoak garbitzeko erabiltzen dena.

Haren eskuetatik erratza hartu eta falta zena eskobatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Erratz bat hartzen du; baldarki dabil hara eta hona, erratzari eraginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Berehalaxe azaldu zen neskatila txinatar bat erratza eta kubotxo bat hartuta beira pusketak lurretik jasotzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.

Margotzen, garbiaren gainean garbitzen, erratza pasatzen, kartetan, patatak zuritzen, parkeko belar txarrak ateratzen...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.

Txandaka pasatzen genuen erratza, txandaka garbitzen komuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

Gelik eraztun bat aurkitu du tabernan erratza pasa duenean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Arratoiaren atzetik erratza airean hasiko da Bobbi, eta ez du harrapatu ahal izango bidaialaguna, ontzigaineko zure aspaldiko ezagun hura bera seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Gizon beltz bat eskailerak erratzaz garbitzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Arropak mimoz tratatzen ditu, zilarra distiratsu uzten du, menda-usain goxoa uzten du zorua erratzez pasatzerakoan eta sukalderako esku aparta du.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 57. orr.

Zoruak erratzez garbitu, bazkari-afariak prestatu, Lucyk jada egiten ez dituen gauzak egiten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.

Izarrei kexuka ari den emakume bat, zerbitzariak zelatan dituztelako berak eta amoranteak erratzen armairuan ezkutatu behar dutela beren desioa asetzearren, nori axola zaio?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Neska askatu zen, eta hantxe sutondoan jarrita zegoen erratzaz mehatxatu zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 132. orr.

Ainar iletsua eta ainar kantauriarra erratzak egiteko erabili ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.

Iñar-isats deitu izan zaio erratzetarako baliagarri zen txilar motari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Izeba atarira irten zen poltsarekin; hautsa kendu zion erratz baten kirtenarekin kolpeka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Halaxe azaldu nintzen ni, erratzaren giderra hartuta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Erratzarekin jo omen zuen emakumea, erratzaren makila apurtu arte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Eskura besterik ez zeukala eta, txokoan aurkitu zuen erratz zahar batekin hasi zen dantzan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berrogei bat urte, erratz-kirtena bezain mehea eta tentea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Barre eta barre jarraitzen zuen berak, behatzez erratz kirtenean erritmo ziurrez jotzen zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Techno 98 jarri zuen azkar laser irakurgailuan, hain azkar non, beheko auzo zaharra entzun nuen tronaduran erratz-gider ukaldika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Sarri balio izan du ustezko lotsaizun horrek autorearen obra erratz-kolpe batez baztertzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azkenean, eta etsi-etsian, isats-erratzaz baliatu behar izan zuen saguak etxetik kanpora uxatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Lulu bakarrik zegoen, armairuak luma-erratzaz garbitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

4 irud/hed

Kaleak garbitzeko kamioiaren erratzek inguratzen ez bazaituzte.  Berria - Kultura   2004-04-24

Suzko erratz batek eskobatu zuen lurra, zakarrak erreaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Kaleak garbitzen zituen haizearen erratzak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 17. orr.

5 (sorginek eta erabiltzen dutena)

Txilibituaren hotsa jendearen orro artean galdu zen, hamalau erratz aireratu zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.

Neville sekula ez zen bere bizitzan erratzean ibili, amonak ez ziolako erratzik inguruan utzi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Azkenean, lehenengo aldiz erratz gainean jarri zen mementoaz oroitu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 194. orr.

Olliver Wood, erabat burumakur, lurreratu eta McGonagall andereñoarengana joan zen erratzetik jaitsi gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

Harryk erratzetik salto egin zuen, lurretik metro-erdira zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.

-Izan ere, azkarra eta zoragarria iruditzen zaio mundu guztiari, Potter hori bere orbain eta erratz magikoarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

"Agian erratzek, zaldiek bezalaxe, igarri egingo dute beldur zarenean", pentsatu zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.

Taldearen entrenamenduetan ikastetxeko erratzetako bat erabiltzen zuen orain, Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Letoizko iparrorratz txiki bat, bidaia luzeetan erratzean ipintzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Besoko min lazgarriak zorabiaturik, alde batera irristatu zen euriak blai egindako erratzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Eta zure oroitzapenik txarrena, Harry, hain da ikaragarria, edonor bere erratzetik botatzeko modukoa baita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.

Hooch andrearen ahoan "igo erratzetara" hitzak irakurri zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Nik haietako batean ikasi nuen hegan egiten, eta erratz bikaina zen hura ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 208. orr.

Hitzezko galtzerdien inbentarioa osatzeari ekin diozu, kirioen sorgin-erratza hegazkin, dudako hodei guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus