Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti egiaren bila dabilenak hura aurkitu ez arren ez duela erratzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 39. orr.
Definizio matematikoek ez dute inoiz erratzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.
Definizio analitikoek, ordea, era ezberdinetan erra dezakete. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.
Norbaiti etsia edo etsipena eman badiote, eta ez badu jaun medikuak bere hitzean asko erratu, uste izateko da luza gabe norbait horren hurkoei doluminak eman beharrean aurkituko direla bat baino gehiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Ez dut uste gehiegi erratuko nukeenik delako etsai hori Nafarroako Gobernua dela baldin badiot. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.
Ibaizabal izenarekin ere bete-betean erratu nuen, ez baitu ezin sinetsizkotik deus ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.
Zuzenki esan daiteke sentsuek ez dutela erratzen, baina ez beti zuzenki juzgatzen dutelako, baizik inolaz ere ez dutelako juzgatzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.
Ez nituen kalkuluak erratu, ez nuen hura guztia alferrik pairatu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.
Harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.
Kokalekuak hor daude; haiek betetzea besterik ez da geratzen, eta halako topika sistematikoak adigai bakoitzari propioki dagokion kokapena erratzea zailtzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.
Matematikariaren inferentzia oro kontraesanaren oinarri-esakunearen arabera gertatzen dela aurkitu zenez gero (ziurtasun apodiktikoaren izaerak eskatzen duena), orduan oinarri-esakuneak ere kontraesanaren esakunetik abiatuta ezagutzen direla uste izan zen; eta horretan erratzen zuten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Ze erratzea nik egin dezakedana zerbait da, baina heretiko izatea ez, zeren lehena adimenari dagokio eta bigarrena nahimenari. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.
Gizakiak gara eta denok erratzen gara, eta ni naiz lehenengoa erratu naizena. Berria - Kirola 2004-06-29
Ez dut uste larregi erratzen naizenik hemen oso gaizki dagoela esaten badut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 289. orr.
Eztabaidetan gogor arriskatu eta busti zenez, sarritan erratu zen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
-Ez hadi erratu, Roberto. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.
Berriro erratu naiz: hau ez da bakea eta patxada maite dituzten alargun horietakoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.
Erratu ote nintzen ere pentsatu nuen, kanoikada hura Armada abiatzeko seinalea barik beste edozer ez ote zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.
Kontatzen ere ez zekien, eta hala eta guztiz ere ez ei zen egungo arrautza bat gora edo behera, ogerlekoren bat gora edo behera erratu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.
Neska, zu zeu eta zure adiskideak zaudeten egoeran ikusita, ez dut uste larregi erratzen naizenik hemen oso gaizki dagoela esaten badut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 289. orr.
Erlijio katolikoak, esaterako, aitasantua ez daitekeela erratu dio. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.
Honela txakurrak maiz erratzen dira eta oinatz bila dihardute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.
PPko idazkari nagusi Angel Acebesen iritziz, «errotik erratu dira» kale erasoak «gutxiesten» dituztenak. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
-Urrea besterik ez zuten bilatzen, horretan erratu ziren. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 173. orr.
Horregatik esan liteke gauza honetan erratu egin zela Piteo, ez baitzen konturatu arte bakoitza bi partez osatua egoten dela: esperientzia batetik, eta horri buruzko arrazoiketa bestetik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 490. orr.
Orduan jakin nuen huts egin niola, zehazki zertan erratu nintzen jakin gabe eta hark zer hori zer zen ezin azalduta! ene ustez behar beharrezkoak ditugu bidean erratu zarela ikusi duzun horren hitzak. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 177. orr.
Bai, hala izango da, beste norbaitekin erratuko zen. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.
Hasieran izenekin ere erratu egiten zara. Berria - Kirola 2004-11-14
Une batez zenbakira begiratu nuen gora, atez erratu ote nintzen ikusteko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 255. orr.
Zakutoaren estalkiaren azpikoari begiratu ostean gizon gizonduenen modura hasi zen madarikazioka eta biraoka, ez zegoela sinisterik baina fardelez erratu zela. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 87. orr.
Misil hiper-zehatzak omen direnak erabiltzen ditizten, helburu militarrak kolpatu behar lituzketenak eta behin eta berriroko kalkulu erratuak direla medio ehunka zibil akabatzen dituztenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Beharrezkoa izango da, beraz, adimenaren ekintza propioa tartekatzen den indarretik bereiztearren, judizio erratua judizioa bi norabideen arabera determinatzen duten bi indarren arteko diagonaltzat hartzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.
Iraultza erratu baten alde lan egitea kontrairaultza bat babestea baino hobea. Berria - Mundua 2004-12-15
Batasun sistematikoaren printzipio honen gaizki-ulertzetik sortzen den bigarren hutsegitea arrazoimen erratuarena da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.
Uste horri, nire iritziz, gramatika-egituraren aurkikuntzak bete behar omen dituen urratsen artean eta hizkuntz teoriaren garapenaren artean legokeen antzekotasun erratu batek eman dio indarra. Berria - Gaiak 2004-11-20
Bere bizitzako pausorik erratuenaren ondoren, Ramirestarrekin bat egitea alegia, Gremioko bazkide izatera gonbidatu zuten. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 149. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Horregatik, beraz, edozertara ausartzen gara, erratzeko arriskua izan arren, hain premiazko azterketak ezbairen batengatik, edo gutxiespenagatik, edota axolagabekeriagatik ez uztearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.
Uneoro zer egin, zer ez, ikasi dut, erratzeko beldurrik gabe. Berria - Kirola 2004-10-21
Nor dabil zuzen eta nor oker, nork du arrazoi eta nor dago erratuta, eta nork du hori erabakitzen? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.
Baina horretan ere erratuta nengoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 209. orr.
Guztiz erraturik dago, ezkontzako lotura zentzugabeen izenean, bere zaletasunei bidea ixten dien emakumea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.
Erratuta dabilena ez da arrazoimenaren arabera bizi, eta ezin da zoriontsu izan erabat; bila ibili arren inoiz aurkitzen ez duena erratuta dabil. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 39. orr.
Esan daiteke, erratzeko beldurrik gabe, goitik behera alfertzen dela pertsona hil eta gero. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.
Bete-betean erratua nintzen nire aitari buruz, eta berdin itsutzen nintzen itxuraz sinplea zen bikote hari buruz ere. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.
Iturbide ez zebilen batere erratua erotzeko puntuan zegoela esan zuenean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Aise egingo dut gainera, ez nire adimen azkarragatik, auziaren bikaintasunagatik baizik, beti bila ibiltzea bila zabiltzana sekulan atzeman gabe, horixe baita erratzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 39. orr.
Eta batzuentzat erratzea abantaila izan zen noizbait, ez ohituren ildoan, bai, ordea, ibiltarien bidean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.
Kometa edo asteroide baten hauts-pikor bat da izar erratu bat, Lurraren atmosferaren kontra abidura handian jotzen duena. Berria - Gaiak 2004-01-06
Arima erratu bat zirudien, leihatilan bermaturik, begiak itxita. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 142. orr.
Bada, bere materiaz bereizi den Patroklo dela, edo hildako baten arima erratua dela, edo sorgina dela, edo yetia dela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Gautximeletak edo egunezko beltzak, oro har, arima erratua, deabrua, infernukoa, zori gaiztoa, heriotza adierazi izan du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.
Gure adats luze eta askeak, ingurumari guzira kiribiltzen diren hari majikoak dira, haizearen (gure orrazerik zaharrenaren) arabera dabiltzanak, eta giza izateaz gaindi hegatzen dira izpiritu erratuen gisan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.
Nork ez du bidaiari erratua nahiago bidelapur aditua baino? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.
arima erratu (5); arima erratu bat (3); arima erratua (3); da erratu (3); erratu bat (5); erratu egin (14); erratu egin nintzen (3); erratu egin zirela (3); erratu egingo (3); erratu ez (3); erratu ziren (3); erratuta egon (4); erratzeko beldurrik gabe (6); eta erratu (3)