Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errari 1 izond ibildauna, alderraia, noragabe dabilena.

Ashaverusek, Judu Errariak eman zidan aholkua.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 149. orr.

Alargun beroen amorante eta arriskuan zeuden damatxoak salbatzen zituen zaldun errari bihurturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Eremita batek edo fraile errariak utzi litzake ile bizarrak nahi adina luze eta zikin, jainkoagana luzatzen baitzaizkio beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

Elurteak baino lehen agertzen diren txori errarien moduan datozkie haren seinaleak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.

Hegazti errarien garaia izanen da.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Iratzargailuaren bila saiatu zen itsumustuan, beso errariarekin han eta hemen joz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Irudimen errari eta kaskarina.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Munduak bere betiko traiektoria berreskuratu aurretiko eten une horretan sortzen dira arima errariak eta mamuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

Ama arima erraria da kasik, eta altzarien oinarrien aurka tupust egiten du, arranoa!, nork jarri du altzari hau hemen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 85. orr.

Behin hiztegi bat zabaltzen denean, ixtea ez da samurra izaten, gure gogo erraria aspertu egiten baita gai bakarra hartu eta etengabe hari buruz pentsatzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Hankak mahai azpian luzaturik, tabernako leihotik begira, gizon-emakumeen silueta errariak pasatzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Horregatik ikusten dugu auzitegi berdinak modu ezberdinean zigortzen dituela delitu berdinak garai ezberdinean, ez zaiolako kasu egiten legearen ahots aldagaitz eta tinkoari, interpretazioen gorabehera errariei baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

2 (adizlagun gisa)

Erranak erran, aspaldi ez dela, belaontzia kapitainik gabe noraezean errari ikusi duela dioen arrantzalerik ere bada Antilletako uharteetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.

Bisaiarik gabeko Eztarri Sakona, bere auto beltzean herrialdez herrialde eta mendez mende zebilena, kalesan eternitate guztia errari ibiltzera kondenatutako pertsonaia antzinakoaren eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Berriro ere lainoz laino zebilen nire gogoa, inoiz baino errariago, ideia batetik oroitzapen urrun batera joanez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima erraria (3); hegazti errarien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus