Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziklopeak artaldeko harrak belazera atera zituen, emeak kexuka baitzeuden, jeitzi gabe, errapeak esnez bete-beterik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.
Beote baserriko behi batek kilima zeukaan; beste hitzetan esanda, errapeak minbera zitian eta ez zian erraz iraina eraisten. ez botikarik ez hormonarik ez diote ematen aratxeari, eta lau hilabete bete arte, amaren errapetik hartzen du esnea. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Gero errapeetatik edaten zioten esne epela behiari, azkar baita ere. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.
Aratxe gosetuak garraiatzen zituztenean eta trena nire geltokian geldirik egoten zenean, bagoiko ate erdi irekitik behatzak eskaintzen nizkien une batez behinik behin errapeko titiburuena egin zezaten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.
Aittittek esku batez eraisten zuen esnea, behiaren errapeko lau erroak bere eskuko bost hatzez sakatzen zituen eta esne zorrotadak kantinan metal hotsa egiten zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Ardiak agalaxia, ikara, scrapiea, harrak buruan edo errapeetako mina dutenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 187. orr.
Bildotsek hauteman dituzte ñabardurak, izan ere, nahastu gabe, bakoitza bere amaren errapera joan baita zuzenean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.
Larre eta soro berdeak zingira bilakatuta, eta behiak errapeetaraino hondoratuta, marruka. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 48. orr.
Manex motakoek, hobekuntza genetikoa dela medio, errapeak handiagoak dituztela entzuna dut nonbait eta makina zurrungatsuz deizten ahal direla. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
Errapeko bildots eta axuriak ere baditut. - 0. orr.
2001eko irailaren 11n, George W. Bush, AEBetako presidenteak [...], cowboy hitza ostera ere bere esparru etimologiko hertsira ekarri eta Asiako behi sakratuenei errapeak ondo husteagatik historiara pasako zen presidenteak, haur-eskola batean jakin zuen Dorre Bikien aurkako erasoen berria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.
Laborari bati entzuna diogu “behi uxterra” erraiten dela errape goxoa duen batentzat, eskuz deizteko erretxa delarik. Herria 2005-09-01
Ahuntz polit batzuk, Murtziakoak edo, errape txikikoak, ez urratzeko larretan... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.
Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik, eta esne zuria erioten errape handituetatik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Hondartza publikoetan bularrak agerian ('errapeak', esaten die berak) dabiltzan turistak iraingarri zaizkio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.
Galdera hori egitearekin batera, eskoteko azken botoiak askatu eta bularretakoa kendu zuen, sekulako errapeak utziz agerian. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 64. orr.
Aireplano hauek lehergailu itzelak zekartzaten, errapearen moduko sabelpetik zintzilik. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.
Zeren berdin edan baitzezakeen nola bizioak bertutearen errapeetarik hala bertuteak bizioenetarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.
Ardi errape laburretan lerratzen, eskuak agudo akitzen zitzaizkigun. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
Eskoziar ikertzaile batzuek jakitera eman berri dute lortu dutela halakorik: ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
· Ekaitz-hodei beltzaren errape-azpi ilun arre horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.