Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erranaldi 1 iz esaldia.

Honelatsu itzuli nion euskaraz ene irakasleari bere erranaldia: "Bakoitza Gizartearentzat, Gizartea Presonarentzat".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Hori egin eta gero, barnera utzi zuten pasatzera, doinu gabeko 'good luck' erranaldia ahoskatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Ez zuen bere erranaldia bururatzeko astirik ukan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

Bere inguruko neska maiteminduen erranaldiak ez zituen ulertzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 64. orr.

Enetzat, erretorika, solasaldiaren eraikuntza da: hitzetik hasi eta erranaldiaren sintaxi konplexuraino, zatiraino hedatuz, zatien arteko juntetaraino eta liburuaren arkitektura osoraino zabaltzen dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Gogoan duda bat bezala sortzen zaigu beste erranaldi hau irakurtzean: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 130. orr.

Bi perpaus dütü, bi frasa edo erranaldi, bi neurtitz edo "vers".  Herria   2003-09-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Besterik ez zuten erran, holakoetan erranaldi patetikoak debalde dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Eta badugu oraino Baldusen beste erranaldi bereziago hau: Ez baldin bada itxaropenik buruzagiak zain dezan hiria edo hura ez baldin bada horren egiteko prest, hiria menperatzen ahal zaio beste bati, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 142. orr.

Iparraldeko politikari ainitzek ihardoki dute, bakoitzak bere kolore bereziarekin, "persona non grata" latinezko erranaldi berexle horren kontra, hitz horien azpian suma daitezkeen xenofobia sentimenduen sustatzea leporatuz abertzaleei.  Herria   2001-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere erranaldia (4); erranaldi bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus