Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erranairu iz esaera zaharra.

Alfredo Asiain proiektuaren zuzendaria harremanetan dago jada Nafarroan bizi diren etorkinen elkarteekin, haien kantak, esaerak, erranairuak eta sinesmenen inguruko material guztia biltzeko.  Berria - Harian   2005-09-20

Denentzako tokiek, esaldi eginek, makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek, denek eduki dezakete berri-itxura, horretarako horien aurrean eta horien atzean dauden hitzak egoki erabiltzea da baldintza bakarra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Arreta falta horregatik arraza horrekin behin-betikoz bukatzeko aukera galdu baitzuen, Etsaia barkatzen duena bere eskutik hilko da gaztigatzen duen erranairuaren aholku onari jaramonik egin gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Simeon ben Yohay-k esan omen zuen erranairua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Beste aipu bat gogoratu beharko zuen, erranairu zahar bat, Eroriari, ostikoz, esaera trinko eta sarkorra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 128. orr.

Halabeharrak nahi izan zuen, edo beharbada zoritxarrak, hitz uniboko hauek lerro bakarrean elkar zitezen, modu honetan legenda baten indarrarekin aurkezten direlarik, distiko bat bezalakoak dira, erranairu erantzunezina bezalakoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus