Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bekaizkeriari Urrikalmendua kontrajartzen zaio komunzki, zeina, honenbestez, eta hitzaren erranahia gorabehera, honela defini baitaiteke: [...]. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.
Hitzek gauzen erranahia adierazten badute, argazkiek finkatzen laguntzen dute. Herria 2004-10-28
Hitz berak bi erranahi izaten ditu batzuetan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.
Manifestazio honek beste erranahi bat ukan behar du. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
'Gueilo' hitzak bi erranahi dauzka: "deabrua" eta... "gizon xuria". Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 78. orr.
Mikelek esplikatu zion beraz bere alabari hitz horren erranahia. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 131. orr.
Etxea etxe da, eta amorioa amorio, eta lehen behakoan edo objektuak eragiten digun lehen ukitu guztizkoan agortzen zaigu hitzen erranahia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Zure pertsonaiaren bidaiaren erranahia geroxago asmatzen ahalko duzu! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 22. orr.
Oraindik ez nekien zuzen haren erranahia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat, analisatu nahi ez dudana funtsean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Nire begiradaren erranahiaz tronpaturik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 69. orr.
Tolerantzia hitz malguegia da, ez du erranahi argia. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.
Batzuetan, Peiok eskua finkiago tinkatzen zion, baina medikuen ustez, horrek ez zuen baitezpada erranahi zehatzik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 40. orr.
Krasnodar hiriak, gainera, erranahi berezia du beretzat. Berria - Kirola 2006-02-10
Geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Bi koloreen erranahi sinbolikoa mendeetan, haien aldaketak, ororen berri daki. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 85. orr.
Janzkera haren erranahi ilunak are beldur handiagoa eman zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.
Tribua moldatzen dugula azpimarratzen dut, mundu zibilizatu honek antolaketa sozial hori preseski gaitzesten duenean, tribalizazioa erranahi negatiboaz apainduz: globalizatzen gaituen kontsumo gizartearen aurka doa irudiz tribua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 19. orr.
Gero, berriz, irri etsi bat egin zion... bere erranahi ezkutua izan zezakeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.
Makurrez lagunak Luixa edo Tehexa deitzean, Agatak imajinatzen zuen nekeziaz troxatu haurtzaro triste eta hitsa jazartzen zitzaiela, bestela izen batek ez zuelako horrelako erranahi ezkorrik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.
Aitak osabari egin irri hura erranahi bikoitzekoa, izan zitekeelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.
Joanesen kasuan, bai, erraiten ahal dela -lehen erranahian eta erranahi itxuratuan- gerla egina zuela Eta haren oinazeen hastapena baizik ez zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 79. orr.
bere erranahi (3); bere erranahia (3); bi erranahi (3); erranahi bat (3); erranahi berezia (4); horren erranahia (3)