Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haritza gustatzen zitzaidala, Bernardino Grañak aukeratua zuen erramua bezala eta Maria Xose Queizanen kamelia ere, eta Avilés de Tamarancoren gereiza eta Uxio Novoneiraren otsalizarra. Berria - Kultura 2004-09-23
Jaun erretoreak ebanjelioa kantatu zuen, gero erramuak benedikatu zituen eta errepika gisa eman zuen: [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.
Apezak zuloa erramuz benedikatu zuen amultsuki, kontseilu orokorraren lehendakariak palatara bat lur bota zion hobian emeki sartzen ari zen kutxari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 141. orr.
Lorategi bat ikusi zuen amets artean, zuhaitz eta lorez betea, zedroz eta akaziaz, palmondoz eta erramuz, astigarrez eta olibondoz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Oparitu izan zaizkio erramuzko koroa eta arrosak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.
Euskal Herrian, bandera gabe erramua edo lizarra paratzen da teilatu amaitu berrian. Berria - Kultura 2006-04-06
Erramu sainduarekin ur benedikatua nasaiki bota zuen exorziztak jendeen gainera, ganbarako xoko-moko guzietara, ohe azpia ahantzi gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.
Haragia, erramu hostoa eta ardoa -dena bere garaian. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.
Mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.
Jantziak eta erramu-arbaztak lurrean zabalduz irteten zaizkio bidera, eta esanez: [...]. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.
Denak, gizon, emazte, haur, eliza aitzinean bilduak ziren, metatuak, erramu aldaxka bat eskuetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Kontu handiz, mandolinaz eta erramu-abartxoz apaindutako erregalu-papera ez urratzeko ahaleginetan, emazte gazteak oparia irekitzen du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.
Gure inguruan erramu sasi haundi bat bezala, ostoak firrist-farrast alderdi guzietan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Izerdiaren ordaina, nekearen saria, ongi eginaren erramu-koroa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.
Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.
Nehork ez daki zuzen nola gutun hori Baigorriko erretorearen eskuetara heldu zen eta honek, Erramu igandean, mezaren artetik, 1791ko apirilaren 17an zen, irakurri zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.
Beraz pentsatzen ahal da Aldudar kotsia bazela Erramu egun hortan Baigorriko elizan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.