Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erramu1 1 iz abar ebakia, eskuarki ereinotzarena; sorta.

Gero ortozik ibili ginen goizaldean, eta biharamunean gurutzea egingo genuen lizar arramaz, eta galburu eta lorez, erramua etxeko atean eskegitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mugimendurik txikiena egitetik zaindu nuen nire burua, baina ez nuen mugitu behar ikusteko, zuhaitzen tartetik, musikako kioskoaren zutabe urdinxkak eta lanpara, eta Velléda, erramu multzo baten erdian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Euskaldunok hemen etxeari teilatua ematean, erramu-zarbaz gaina koroatzen diogun bezala, gero erramu-afaria egiteko, han, lizarra zizuten horretarako hautatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Norberari hainbat erramu-lore botata ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondoren aurreskua dantzatu eta lore erramu bat eman zioten bertaratutakoek. Palmondo-erramuak eta zuhaitz hostotsuen eta erreka-bazterreko sahatsen adarrak eskuetan harturik,  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

4 arrauna.

Hainbat aldiz ikusi ditinat txalupariak erramuak erabiltzen, saiatuko naun, heuk egin behar ez badun behintzat, sorgina haiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.

Txalupari biek zutik egiten zuten arraun, gibeletik aitzinerat, erramu banarekin, mugimendu motel, single eta dotorez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

'Abantean dena!' deiadar egiten zuen Juan Bautistak, popan zutik, patroiaren erramuari eutsirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.

5 erramutan arraunean.

Hamabina urte zituzten eta beldurgarriak ziren erramutan, edozein helduk baino arinago zeharkatzen zuten biek ala biek portua alderik alde txalupa hartuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.

-Tira, egin diagu okerrena, utz iezadak orain niri erramutan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erramu baino (4); erramu baino lehen (3); erramu boneta (3); erramu eguna (7); erramu egunean (9); erramu eguneko (4); erramu egunez (3); erramu igandean (4); erramu igandez (3); erramu kari (4); erramuen benedikatzea (4); erramuetan kuku (3); erramuko meza (3); eta erramu (11); igandean erramu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus