Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erralenti (orobat ralenti) 1 iz motor baten errotazio abiadura minimoa.
Plajiatu, dezibelioak erantsi, bolumena igo eta musikaren magia eta ralenti guztia azeleratu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.
Semaforo gorrian stop eginda, ibilgailua ralentian, udaltzain-autoa ikusi dute eskumatik abian. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
2 zineman, kamera geldia.
Erralentia, batez ere, asko erabili zuen 1920 inguruko hamarraldiko Europako "arte"-zinemak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.
Harrigarria badirudi ere, ordea, erralentiak oso balio desberdinak izan ditu, zein testuingurutan erabiltzen zen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.