Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhaitz horien erraldoitasuna sumatzeko nahikoa da gogoratzea bazela horietako bat beheko partean tunel antzeko bat egina zuena, eta tunel horretatik pasatzen zela errepidea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.
Leku horren erraldoitasuna nekez azal daitekeela egiten ditugun argazkien bidez. Berria - Kultura 2004-11-02
Ez du biltzar hunek Durangokoaren erraldoitasunik, eta ez nahi ere. Herria 2003-04-17
Gutxienez, esan dezaket, kanon askorekiko askatasuna erakutsi zidala eta egunerokotasunaren erraldoitasuna. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.
Raban, amondarren hiriburuan, dagoen basalto harrizko haren hilobiak erakusten du erraldoitasun hori, lau metro eta erdi luze eta bi metro zabal baita, ohiko neurriaren arabera. Elizen arteko biblia Dt 3,11