Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon erraldoi bat agertu zen atalasean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.
Plazaren erdian, hara gizon erraldoi bat agertu, zikina, bizarduna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.
Berak hil zuen bi metro eta erdiko egiptoar erraldoi bat ere. Elizen arteko biblia 1 Kro 11,23
Ubanbe esaten zioten mutil erraldoia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Ezin ditugu pasatzen utzi ezer esan gabe, nahiz eta gure hitzak David txikiaren harriak izan (nire 2.000 irakurle horiek osatua) Goliat erraldoiaren aurka (aldizkariak dituen bi milioi irakurleren masa). Pako Aristi «Note book», 2005 - 58. orr.
Bizkarra zilarreztatzen hasitako gorila erraldoi batek burua jaso du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 113. orr.
Munstro erraldoi odolzalea da. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.
Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, munduaren gainean geldituko litzatekeen eta pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.
Dima haraneko biztanleek zin egiten zutenez, Sugoi, Azpimundurako atea zaintzen zuen sugertzar erraldoia, Baltzola leizezulo barrura itzulita zegoen, handik ehunka urte lehenago uxatua izan bazen ere. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.
Nekatu eta ahitu egiten baitzuen, halaber, olatuak beso zituèn olagarro erraldoi hari etengabe aurre egin behar izateak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 216. orr.
Hozka egiteko prest dagoen zakur erraldoi baten antza zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.
Tximino erraldoi bat ikusi zuen, bere ipurdi gainean eserita, jostunen edo turkiarren gisara hankak gurutzatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Pasabidea bihurritu eta okertu egiten zen; beste ezer baino gehiago untxi erraldoi baten gordelekua ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.
Bi ate beherago kaiola handi batean armiarma beltz erraldoiak zeuden bizirik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.
Ikastetxeak dragoi erraldoia ematen zuen, goizeko zortzietan irentsitako haurreria orain arratsaldeko bostetan goragalez oka botatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.
Urak daroatzan haritz erraldoietarik haizeak hautsi eta erori abartxoen antzera. 01BorI01¬
Sabaitik zintzilika zeuden euritakoaren tamainako lore erraldoi batzuen lurrin biziarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.
Erreka hegiko belar erraldoietan jauzika ibiltzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 215. orr.
Hagridek bere ukabil erraldoia altxatu eta hiru aldiz jo zuen gazteluko atea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 104. orr.
Dorre zuriak begi erraldoi bat zabaldu balu bezala izan zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
-Urrezko giza oin erraldoi bat, zelai urdin batean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.
Bere bularrek malko erraldoien forma zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.
Ziba erraldoi bat bezalakoa zela Lurra, Jainkoak espazioan dantzan jarritakoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 10. orr.
Ematen zuen isiltasunak, izara erraldoia bailitzan, hotela biltzen zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
Zapata-zola erraldoien arrastoak ematen duten zulo bitxiz betea dago harkaitza. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Jolas-parkea uztean, pailazo erraldoi baten ahotik irten nintzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Hiri arrotz erraldoi baten erdian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Paris handiegia zen, erraldoiegia inork ni bezalako etorri berri bati erreparatzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.
Arte azoka erraldoia atzo itxi zuten, salmenta onekin. Berria - Kultura 2004-02-17
Hilabete gutxiren buruan, amaituta zegoen parke tematiko erraldoi bat, kristalezko estalki batek babestutako printzesaren inguruan eraikia. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.
Labe Garaietako eraikin erraldoiek betetzen zuten paisaiaren erdia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 39. orr.
Karpa erraldoia leporaino bete zen, eta jende askok kanpotik entzun zuen, euripean. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Etxetik hamar mila kilometrotan, hotel erraldoi baten hogeita hamargarren estaiako ganbera baten garbigelako komunetako jargian biluz gorri jarririk. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 73. orr.
Azoka-leku erraldoia fabrika zaharra izango da beti torinotarrentzat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.
Esnearen biltzeko eta begiratzeko metalezko egoitza erraldoien gainetik altxatzen dira bizpahiru tximinia mehe, mundua zurrupatuko balute bezala. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.
Pippinen begirada egongela erraldoian galdu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Ez zuen itxuraz arazorik izan, prismatikoen jabe ez izan arren, fisikaren legeak mespretxatzen zituzten Junker 52 erraldoiak ezagutzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Enrique Del Valle, 27 urtekoa, Espainiako Segovia hirian jaioa, deseroso mugitu zen Citroën 11CV erraldoiaren larruzko eserlekuaren gainean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.
Jaurlaritza «serio» aztertzen ari da hiru ontzi erraldoi eraikitzea, kamioiak itsasoz Frantzia iparraldera garraiatu eta errepideetako trafikoa arintzeko. Berria - Ekonomia 2004-08-06
Hamar eta erdiak Abenidako erloju erraldoian. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.
Metro t'erdiko zabalera ezdeusa eta bi metroko luzera barregarria zituen ateño huraxe zen zubi erraldoirako sarrera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.
Grand Palaisen mailara iritsi zirenean, hantxe ikusi zuten eraikineko habearte erraldoia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.
Elur bola erraldoia bilakatzen du denborak memoria. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.
Zenbat eta erraldoiagoa piramidea, orduan eta apalagoak gu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.
Metro berriaren betoizko egitura erraldoien gainean ziren batzuk, soka bakar batekin zintzilikatuak.Premia larri batek bultzatuta, tenplu bitxi hartan sartu eta, astiro-astiro, zutabe erraldoi haien artetik ibiltzen hasi nintzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 164. orr.
Manhattango irla arroka erraldoi bat da, edozer jasango luke bere gainean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Indian, berriz, olatu erraldoiek hegoaldeko kostaldeko 2.000 kilometro inguru urperatu dituzte. Berria - Mundua 2004-12-29
Larsen B plaka erabat banandu zen eta izozmendi erraldoi bihurtu zen. Berria - Gaiak 2004-12-16
Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzar erraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana, menhir bat eta dolmen bat, senar-emazte harrigarriak bailira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.
NASAko lantalde batek Columbia deritzaion super-konputagailuaren bidez bi zulo beltz erraldoiren topaketaren ondorioak aztertu ditu. Berria - Gaiak 2006-04-27
Enrique Del Valle, 27 urtekoa, Espainiako Segovia hirian jaioa, deseroso mugitu zen Citroën 11CV erraldoiaren larruzko eserlekuaren gainean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.
Nik baiezko labur urduriz erantzuten nion, begiak maleta erraldoiari josita: bertan egonen baitzen, aitaren arropen artean kukuturik, nire oparitxoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.
Metalezko liburu erraldoiaren altzoan lo zegoen arratoi bati ostiko eman zion nahi gabe. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.
Bisitariek 50 kiloko euskal pastiza erraldoi bat ikusi dute hor paratua. Herria 2005-10-13
Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 121. orr.
12:00etatik 20:00etara: Rock jaialdi erraldoia. Berria - Harian 2005-05-21
Euskal-Herri guziko euskalzaleen topaketa erraldoia, Bilbon,San Mames kirolzelaian. Herria 2004-03-11
Urrunean agertzen ziren saltegien eta iragarki erraldoien neonezko argiek pinpirin dirdiratsuak ziruditen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 75. orr.
Bi ekonomia erraldoien hazkunde erritmoaren erakusle dira zifra horiek. Berria - Ekonomia 2004-04-22
Raich eta Dorfmeister austriarrek zintzilikatu dute urrea eslalom erraldoian eta super-erraldoian. Berria - Kirola 2006-02-21
Denek bat egin zuten proiektu erraldoiaren kontra. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 32. orr.
Itsasontzitik jaisten diren bidaiariek neurri erraldoiko hiri bat aurkitzen dute aurrez aurre, luxu txit harrigarrikoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.
Denak daude lo erraldoi batean murgilduta. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.
Akidura erraldoiak lur lohitsuan gurutzefikatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Iluntzen ari da apurka apurka eta Nafarroa Oinez erraldoi bat dirudi honek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.
Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Erraldoia etxolara sartu zen pixka bat makurtuta, buruak sabaia jotzen baitzion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.
Erraldoiak te-zurrutada bat egin eta ahoa garbitu zuen eskuaren gainaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.
-Begira beza berorrek -Santxok erantzun- han ageri diren haiek ez dira gero erraldoiak, haize-errotak baizik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.
Suntsiturik, dorrea sutan zen, erraldoien su bat balitz bezala, eta su hartan batek daki zenbat gizon bihurtzen ziren txingar eta errauts. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 372. orr.
Erraldoiaren arnasketa estutzen hasi zen laster eta bekokia izerdiz busti zitzaion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.
Zid Rui Diaz zaldun ona izan zela bai, baina urrutitik ere ez zuela Ezpata-Bero zaldunaren antzik, beso bakarraren errebeskada batean bi erraldoi erdibitu zituena, itsusi ikaragarriak biak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.
Erraldoi mitologiko baten ilaje librea iruditu zitzaion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.
Antzinako erraldoi harroak galdu zirenean, ontzixka batean babestu zen munduaren itxaropena. Elizen arteko biblia Jkd 14,6
Ni, etxekoandre, Karakulianbro erraldoia nauzu, Malindrania uharteko Jauna, ezohiko borrokan Don Kijote Mantxakoak bentzutu nauena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.
Oparo goraipatzen zuen Morgante erraldoia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.
Azkenean erraldoiak agertu ziren, txaranga eta guzti, inor gutxik espero zituenean. Berria - Kirola 2006-04-29
Larunbatean 9etarik landa Rugby zelaian lehen Fabrice Sanzberro trofeoa Rugby txapelketa 7 jokolarirekin 11etan eta 16etan - erraldoien ibilaldia karriketan eguerditan aperitifa eta bazkaria plazanAntzerki taldeak, musika taldeak, pailazo taldeak, gaiteroak, erraldoiak, buruhandiak, titiriteroak, malabaristak... gonbidatu ditugu. Herria 2003-08-07
Gainera, egun horretan egiten den ziganteen elgarretaratzean parte hartuko dute Debako erraldoiek, Donapaule, Txantrea, Baiona, Bilbo eta Kanboko Sukila elkartekoekin. Herria 2001-08-09
Ohiko mami aberatsa zuten gozatzeko: erraldoi eta buruhandien karrika itzuliak, herriko zaindariaren prozesioa, txirrindularitza, zaldi lasterketa, zango eta eskubaloi partidak, sagarno lehiaketa, behi primaketa, indar joko, entzierro, kontzertu. Herria 2005-09-08
Bertsolariak, pailazoak, kale antzerkia, fanfarreak, hankapaloak, erraldoiak. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
10 etan - Gaitero eta Erraldoiak. Herria 2004-02-19
aho erraldoi (3); animalia erraldoi (3); argazki erraldoi (3); armiarma erraldoi (4); armiarma erraldoi bat (3); ate erraldoi (5); azpiegitura erraldoi (5); bi aho erraldoi (3); bi erraldoi (5); egitasmo erraldoi (3); engranaje erraldoi (3); enpresa erraldoi (3); eraikin erraldoi (5); erlauntza erraldoi (3)
erraldoi bat (167); erraldoi bat agertu (3); erraldoi bat da (5); erraldoi bat egitea (3); erraldoi bat eraiki (4); erraldoi bat ikusi (5); erraldoi bat izan (3); erraldoi bat jarri (3); erraldoi bat zegoen (5); erraldoi bat zen (5); erraldoi batean (19); erraldoi batek (27); erraldoi batekin (6); erraldoi bateko (7); erraldoi baten (59); erraldoi baten antzera (5); erraldoi baten moduan (3); erraldoi batez (3); erraldoi bati (4); erraldoi batzuk (3); erraldoi berekoia (4); erraldoi bihurtu (3); erraldoi bihurtuko (3); erraldoi daude (3); erraldoi eraikitzea (3); erraldoi eta (35); erraldoi haiek (5); erraldoi haien (3); erraldoi haren (6); erraldoi hari (4); erraldoi hark (4); erraldoi hartan (5); erraldoi hau (3); erraldoi honen (6); erraldoi honetan (4); erraldoi hori (12); erraldoi horiek (6); erraldoi horien (4); erraldoi horietako (6); erraldoi horietako bat (4); erraldoi horrek (9); erraldoi horren (8); erraldoi horretan (6); erraldoi horri (4); erraldoi hortan (3); erraldoi hura (13)
esku erraldoi (3); espetxe erraldoi (3); eta erraldoi (6); gizon erraldoi (7); gizon erraldoi bat (5); halako erraldoi (3); hegazti erraldoi (5); herri erraldoi (3); hiri erraldoi (4); hiru ontzi erraldoi (3); idazmakina erraldoi (3); izozmendi erraldoi (4); izozmendi erraldoi batek (3); karpa erraldoi (5); liburu erraldoi (4); makina erraldoi (3); manifestazio erraldoi (3); mendi erraldoi (4); munstro erraldoi (3); obra erraldoi (3); olagarro erraldoi (3); olatu erraldoi (8); olatu erraldoi batek (3); ontzi erraldoi (9); ontzi erraldoi eraikitzea (3); pankarta erraldoi (8); pankarta erraldoi bat (4); pantaila erraldoi (7); pantaila erraldoi bat (4); piztia erraldoi (3); plan erraldoi (3); proiektu erraldoi (8); txibi erraldoi (3); tximinia erraldoi (5); zen erraldoi (4)
ate erraldoia (4); defizit erraldoia (3); egitasmo erraldoia (3); ekitaldi erraldoia (3); eraikin erraldoia (5); erakusketa erraldoia (3); erraldoia antolatu (4); erraldoia baino (4); erraldoia balitz (3); erraldoia balitz bezala (3); erraldoia bihurtu (3); erraldoia da (16); erraldoia dago (3); erraldoia egin (7); erraldoia egiteko (7); erraldoia ere (3); erraldoia eta (8); erraldoia gizonezkoak (5); erraldoia hil (3); erraldoia ikusi (3); erraldoia irabazi (3); erraldoia izan (8); erraldoia izango (5); erraldoia izango da (3); erraldoia osatzen (3); erraldoia zen (7); eslalom erraldoia (11); eslalom erraldoia gizonezkoak (3); eta eslalom erraldoia (3); hegazkin erraldoia (7); hiri erraldoia (3); ikurrin erraldoia (3); itzal erraldoia (3); kalejira erraldoia (3); karpa erraldoia (11); lan erraldoia (5); makina erraldoia (5); manifestazio erraldoia (10); museo erraldoia (3); okupazio erraldoia (5); pantaila erraldoia (6); sare erraldoia (4); sugetzar erraldoia (5); super erraldoia (10); topaketa erraldoia (3)
anak erraldoiaren (6); anak erraldoiaren ondorengoak (6); armiarma erraldoiak (3); azpiegitura erraldoiak (3); eraikuntza erraldoiak (4); erraldoiak balira (5); erraldoiak balira bezala (3); erraldoiak bere (3); erraldoiak daude (4); erraldoiak dira (4); erraldoiak egin (3); erraldoiak ere (3); erraldoiak eta (3); erraldoiak ez (3); erraldoiak hartu (3); erraldoiak izan (3); erraldoiak jarri (3); erraldoiak munduan (3); erraldoiak ziren (5); erraldoian eta (5); erraldoian parte (3); erraldoiaren aurrean (4); erraldoiaren azpian (3); erraldoiaren barruan (3); erraldoiaren eta (3); erraldoiaren gainean (3); erraldoiaren ondorengoak (6); esan zion erraldoiak (3); eslalom erraldoian (11); eslalom erraldoian eta (3); eta erraldoiak (6); eta eslalom erraldoian (3); eta super erraldoian (4); etxe erraldoiak (3); gela erraldoian (3); karpa erraldoian (5); kontzertu erraldoiak (3); lan erraldoiak (3); manifestazio erraldoiaren (4); olatu erraldoiak (6); ontzi erraldoiak (3); pantaila erraldoiak (3); pantaila erraldoian (5); super erraldoian (9); talde erraldoiak (4); txibia erraldoiak (5); urtegi erraldoiak (3); zion erraldoiak (4)
bi erraldoien (3); eko erraldoien (3); erraldoiek eta (3); erraldoien artean (8); erraldoien arteko (3); erraldoien aurrean (3); erraldoien bidez (3); erraldoien gainean (3); erraldoien txokoan (5); erraldoiren artean (3); etxalde erraldoietan (3); iruñ manifestazio erraldoien (4); txibia erraldoien (3)