Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erraketa 1 iz pala mota sareduna.

Nobelaren amaieran Joseba Gotzonek bere pala eta Moniqueren erraketa gurutze gisa erabiliz lortuko duelako Valeri menperatzea, sinbolo hori dela medio.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 122. orr.

Erraketen eta teniseko piloten kolpe-hotsak iruditu zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Hobe da pala erabiltzea, ze gaurko erraketak ez dira egurrez egiten eta mundu guztiak daki banpiroak akabatzeko egurra behar dela.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 122. orr.

-Joseba Gotzonek pala mailu gisa erabiltzeko beharko du, eta gainera ez dago arazorik Valeri erraketaren helduleku zorroztuaz hiltzeko, ze aldez aurretik azti boteretsuak bedeinkatuta egongo da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Gizon gazte lerdenak ziren, eraman errazeko arropa nasaiez jantziak, abilak golfean nahiz squash erraketekin, eta Geralden lagun eta kideak nola unibertsitatean hala klubetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

2 teniseko erraketaren antzeko lanabesa, elurretan ibiltzeko oinetako gisa erabiltzen dena.

Horrela, intsektua aise mugi daiteke petrolio likitsaren gainean, erraketak jantzita ibiliko balitz bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus