Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errainutu, errainu, errainutzen da/du ad islatu.
Erabateko eta singlea den ulermena mintzoan adierazten eta errainutzen da, bere Semegan, bere Hitzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Dirdai egin zenidan begi ahuletara, nigan bortizki errainutuz, eta dar-dar jarri nintzen maitez eta ikaraz: zugandik urrun nengoela ikusi nuen, bestelakotasunaren eskualdean, zure mintzoa handik goitik entzungo banu bezala. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.