Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errainu 1 iz argiaz mintzatuz, izpia.

Gehien makurtzen ziren errainuak (errefrakzio handienekoak) more ikusten ziren; errefrakzio txikienekoak, gorri; espektroko gainerakoak, berriz, bien artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Hortik aurrerako egunetan egunetik egunera motelduz joaten da bere biraketan ilargiaren hilabetea osatzen duen arte, eta bere ibilian eguzkitik urrunduz honen gurpilaren eta errainuen azpian jartzen da, eta honela osatzen du egunen hileko kopurua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4290. orr.

Eguzkiaren errainua, beroa; izotza, hotza.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Leku irekietan, ordea, adibidez exedra eta peristiloetan, leku horietan eguzkiaren errainuak eta ilargiaren distira sartzen direlako, errainu horiek ukitzen duten lekuetan hondatu egiten da, eta kolorearen indarra galduz belztu egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.

Alde haren mutur batean zuen jarria Klarak bere saltokia, Lagun liburu-dendaren ondoan, justu argizagiaren errainuak goitik behera fatxada osoaz jabetu eta lurreko itzala atzerarazten hasi zirenean.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Tamalez, eguneko azken errainuak behar baino luzaroago iraun zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

Ez zen kriseilu baten errainuen ziskua baino harago ikusten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Eguzkia bezala agertuko da nire justizia, errainuetan osasuna dakarrela.  Elizen arteko biblia   Ml 3,20

Zerua une batez argitu egin da, sufrea bezain errainu hori batek ebakitzen du gaueko iluntasuna.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arrosak argitan zeudenean eta eguzkiak bere errainu garbia aurreko horman ezartzen zuenean, bazirudien isiltasun, axolarik eza eta osotasun honetara zerbait erortzen zela, danbateko batekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

Plazan errainu gorri bat ikusten zen, eta auzoko batzuk topatu genituen; ez ziren ausartzen Marroren etxera hurbiltzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Belarritxo meheak ere garden ageri ziren, errainu epelek gorrixkaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Ohean dago baina sukaldeko labanaren distira ikus dezake, zilarrezko errainua irudika lezake ilunpean. argia itzali, bata erantzi eta ilunpetan sartu nintzen ohean, kaleko leihotik sartzen zen erdi itzalezko errainuari esker erabatekoa ez zen ilunpetan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kolorea, argi distiratsu baten errainu-intentsitatearen poderioz, gris-aluminiozkora hurre zegoela esan liteke. Errainu mota bakoitza begirantz islatzen zuten errainuen "ugaritasun"aren araberakoak ziren, Newtonen ustez, gauzen koloreak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Errainu-banatzeko kamera bat erabiliz eta lente berdinaz baliatuz, aldi berean ikuspuntu beretik hartu ahal izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ganbaratxoan, argi-errainu batzuk sartzen ziren teila artetik eta hormako arrailduretatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Ganbarako beirate batetik azken argi errainu bat sartu zen, eta egunak hantxe ilundu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.

Hautsa zintzilik zegoen eguzki errainu batean, koadrorik gabeko leiho batetik sartutako argian.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 75. orr.

Axola handirik ere ez, ilargi-errainuarena aitzakia hutsa baitzen, neska erromantikoren bat engainatzeko eta benetako intentzioa ezkutatzeko, hots: mutilek egindako ihesaldi hartan bezala, larrugorritan bainatzen amaituko ote duten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Mendiak ere beren itzalarekin tartean jartzen direnez, eguzki-errainuak ez dira lurrera zuzenean iristen eta ura ez dute lurruntzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Amona Erikak gelatik irteten ikusi ninduenean, zerbait atera zuen harizko jakaren patrikatik poz-errainuzko aurpegi batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 167. orr.

5 irud/hed

Itxaropen errainu bat ekarri zuten haren hitzek herenegun («Euskal Bizikleta irabazi nahi dut»), baina printza artifiziala zen.  Berria - Kirola   2004-06-03

Albertiren lanetan, margolariaren begia eta ihes-puntu nagusia lotzen dituen erradio nagusiari Jainkoaren errainu deitzen zaio oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Naturak ematen dizkigun justizi errainu ahul horiek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.

Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

6 itzala.

Elurra ari zuen, eta errainua bezalako zerbait ikusi nuen bidean hurbiltzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Gorrotoak zaildu egiten zizkidan amarekiko harremanak, eta, batez ere, errainuz betetako erresumara eramaten ninduen hainbatetan, hamabost edo hamasei urte nituenean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Hotela ere leku berezi bat zen orain niretzat: nire Bigarren Begiek ikusten zuten kobazuloko errainu handienaren bizitokia, Begigorriyarena, Berlinorena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.

Nire Bigarren Begiek kobazulo iluneko errainuak erakusten zizkidaten inoiz ez bezalako zehaztasun batez, osaba Juanen joatearekin berpiztu egin balira bezala: hantxe zegoen, lehen bezain beldurgarri, Martinen eta Teresaren aita, Berlino Begigorriya.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Hantxe, beti bezala, azken errainu hura ere, Angel, nire aita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Gorrotoak zaildu egiten zizkidan amarekiko harremanak, eta, batez ere, errainuz betetako erresumara eramaten ninduen hainbatetan, hamabost edo hamasei urte nituenean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Arrain bat hara eta hona dabil beti ur azpian, eta hain azkar batzuetan non bere errainua besterik ez dugun ikusten  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

7 irud/hed

Istant bat izan da murgildu aurrekoa, betikotasunezko unea ordea: gorputz zuri bat ilargipean, ur beltzen gainean errainu iheskor bat osatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Txikitan, historia horren errainua ikusi nion, inondik ere, Adelari begiradan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Lehen errainuen hatz-muturrak piramideen erpinetan zauritzen dira, eta argizko odola ertzetan behera dator, urrezko esne elikagarri gisa irristatuz eta bizi-gogo bihurtuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

Maite ote du egiazki euskal jendea, Patri? Niretzako nago, herria barik, haren errainua duela soilik maite, nola zakur eroak, sekula harrapa ez dezakeen isatsa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 54. orr.

Baina sakoneko egia baten errainua ere ageri da, itxuraz, gezur horien arteko zirrikituetatik: Lauaxeta ez zen oso eroso sentitzen anarkisten eta komunisten ondoan borroka egiten  Berria - Harian   2005-08-13

8 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauero, Bigarren Begiekin kobazulo ilunera begiratzean, lau figura haiek errainu hutsari dagokion baino funts handiagoa hartzen zuten, Angelek edo Berlinok zeukatenaren parekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Zeru gorriak ur haren gainean errainu zikinak egiten zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Gertaera hura beste zerbait gogorragoaren errainu apal bat besterik ez zen, aldi hartan disidentzia guztia suntsitzen ari baitzen Stalin, Trotski kidea bera aurren buruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

"Estiloa gizona da", esan zuen gizonen batek, eta paretetako literaturaren estiloa pareta horien artean ibili ohi den jende-modua da, edo haren errainu idatzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Agian ahulduta neukan espiritua egunak eta asteak koadernoko zerrenda burutik ezin kenduz egon ondoren, lilurapean egon ondoren kobazuloko errainu geldi eta zurbilekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Nire Bigarren Begiek ikusten zuten kobazuloko errainu handienaren bizitokia, Begigorriyarena, Berlinorena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus