Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errain1 (orobat errein eta erren g.er.) iz semearen emaztea.

Ezkon zaitez nire semearekin eta nire errain izango zara. aitaginarreba eta errain baten gorabeherak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 112. orr.

Gizonezko fededun zorrotzen emazte, alaba, errain, arreba eta amak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.

Presoen arreba edo ahizpa, alaba, ama, neska-lagun, iloba, emazte, izeba, amona, amaginarreba, errain, lagun...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 204. orr.

Gurasoak harro zeuden errain berriarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.

Honela itzuli zen, bada, Noemi Moabeko landetatik, Rut errain moabdarra berekin zuela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 95. orr.

1998an, Indira Ghandiren errain Soniak, alderdiaren zuzendaritza hartzean, barkamena eskatu zien.  Berria - Mundua   2004-06-13

37az geroztik, Bayreutheko Wagnerri buruzko jaialdi ospetsuaren antolaketa lanetan esku hartzen zuen, Richard handiaren errain Winifred Wagnerrekin elkarlanean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

Osoko Udalbatzak dolumin eta nahigabe sakona adierazi die Martin Ugalderen alargun Anamari Martinez andreari, Unai, Itxaso eta Ainara seme-alabei, suhi-errain, biloba, iloba eta gainerako ahaide eta lagun guztiei.  Berria - Kultura   2004-10-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus