Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehergailua trenbidearen errail baten azpian zegoen eta AHTko langile batek ikusi zuen. Berria - Mundua 2004-04-03
Heldu ziren Mobileko aldirietara, non beltzak ari ziren Unionarentzat errailak jartzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.
Horrek ekarriko luke gehienezko abiadura zaintzea, garraio publikoarentzako errailak egitea eta sarbideak egin nahiz hobetzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Bihar, trenak are urrunago joango dira, nekearen nekez intzirika dabiltzan errailen gainean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.
Zamatren luze bat pasatu zen, ziztu bizian zihoan eta ardatzek, errailen junturen artetik pasatzean, trikitraka neurtu eta sakona egiten zuten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.
Kanpoaldera ematen duen bagoia dun hau, azken bagoia, eta han, banan-banan hasten dun maleta guztiak bagoitik errailen ertzetara botatzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
Errepide probintzialaren alboan, hiriko gizon ilara luze batzuk ari ziren harria jartzen, trabeseko habeak lurrean ezartzen eta errailak lotzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.
Neskak, ezinbestean, begirada desbideratu eta trenbideetako errailetan dir-dir egiten zuen euri-zaparradan finkatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.
Gurpilek errailetan gora egiten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.
Nire bagoia errailez aldatzen ari ziren, eta ia-ia ohetik erori nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Agian tupusteko bat, errailetik irtetea, inoiz argituko ez zitzaigun nahaste bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.
Olivettitarrak guk hurbiletik ikusten genituen lehenbiziko industria-gizonak ziren, eta niri zirrara sortzen zidan kalean ikusten nituen iragarki haiek, treneko errailen gainean lasterka doan idazmakina bat irudikatzen zuten iragarki haiek. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 90. orr.
Bordelera itzultzeak ez ninduen xoratzen baina errailetan nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 101. orr.
Errezel eta pertsianentzako errailak egiten ditu Newellek Gasteizen. Berria - Ekonomia 2004-04-23
Burdinazko errail bakarraren gainetik irristatuz baztertzen ziren ateak; elkarren ondoren, eskuinalderantz, ezkerraldean orduan tarte edo pasabide bat eskaintzen zutelarik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.
Bagoiak lasterka zihoazen, errail estuetan jauzi txikiak eginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.
Sotoan hondoratzen ziren haien atzetik, eskailera mailen gainean jarritako errailei jarraituz, zumezko bagoien gurpil txikien txilioa, zerra txistua zirudiena, entzuten zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Egun hartan, liburutegira sartu zenean, eskailera errailetik zintzilik aurkitu zuen Gabinek. «Kuskue tanden», 2004 - 134. orr.
Sabaia hain altua izaki, hormak behetik goraino estaltzen zituzten liburuen azken ilaretara iristeko, errail hartatik zintzilikatzen zen eskailera, eta handik erabiltzen batera eta bestera, libururik goikoena ere eskumenean izateko moduan. «Kuskue tanden», 2004 - 39. orr.
Errail herdoilduek txoko sekretu ugari gordetzen zituzten, zurrumurruz beteriko amets urdinduak, denborak zimeldutako ahotsak eta musuak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 213. orr.
Aldian behin errail bustiei txinparta more bat zerien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Denbora batez, XIX. mendean oro har, errail paraleloetan joan ziren trena eta ekonomia, edo trena eta gizartea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.
Hurrena soilune batean gelditu ginen, eta huraxe izaki Palenque: geltokitxo galdu bat, inor ez igo ez jaitsi ez zena, gu izan ezik, etxola bat trenbidearen ondoan, seinale bat, eta kito, errail bakarra beti ere, bide-adarrik batere gabea (oker oroitzen ez banaiz). Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.
Pirinioetako autobidearen eraikitze lanak direla eta, Iruñerako noranzkoan errail bat itxita dagoela gogorarazi du Nafarroako Gobernuak. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Kamioi batek eta auto batek izan zuten istripua, 18: 30 inguruan, eta zauriturik izan ez bazen ere, Ertzaintzak errail bat moztu zuen. Berria - Harian 2005-01-25
Udaletxean erakusgai jarri zituzten planoak aztertu zituenean, jakin zuen sei erraileko autobide hura bere landetxearen erdi-erditik igarotzen zela. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.
errail bat (4); errailak egiten (3); errailen gainean (6)