Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, kirurgia, hormonoterapia edo erradioterapia bidez, kasuen %90 sendatu egiten dira. Berria - Gaiak 2004-06-10
Ileordea lehenbailehen enkarga zezala, esan zion Bilbao doktoreak gaixoari, gauza jakina baita ilea erori egiten dela erradioterapiaren ondorioz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
Hasierako proiektuaren arabera, erradioterapiarako gunea ez ezik, kontsultarako guneak, errediologia saila, ikerketarako arloa, minbizia garaiz atzemateko gunea, arreta psikologikorako saila eta eguneko ospitalea ere izan behar zituen zentro onkologikoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Erradioterapia eman bazioten ere, alferrik izan zen: sei hilabeteren buruan ehortzi zuten, bere jaioterriko kanposantuan, Esteiron. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 45. orr.
Zentroaren ordez, egungo erradioterapia zerbitzua hobetzeko obrak eginen ditu Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ospitalean. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Geroztik erradioterapia eta kimioterapia tratamenduak hartu behar izan ditut. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.
Bost urtez kimioterapia eta erradioterapia saioak jaso zituen emakumeak, harik eta minbizia gainditu zuen arte. Berria - Gaiak 2004-09-25
Erradioterapia saioetara bidaliko duela esan dio Las Heras doktoreak gaixoari, eta ez zaio gozoa gertatu hori entzutea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean, maskara egiten hasi aurretik, Bilbao doktoreak hartu zituen, tratamenduaren berri azaltzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.