Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erradiologia iz medikuntzaren arloa, erradiazioen eta gai erradioaktiboen erabilera aztertzen duena eritasunen diagnostiko eta tratamenduan.
Pediatrian, ginekologian, anestesiologian nahiz erradiologian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dagoen espezialista falta «luze baino lehen» konponduko dela. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Erradiologiaren lehenengo garaietan, XX. mendearen hasieran, gauza bitxi bat nabarmendu zen: erradiologoek nekez jaten zituzten arrautza egosiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.
Arantzazu Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko medikuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-18
Milaka izan dira klinika pribatuetan egin diren ebakuntzak edo erradiologia probak. Berria - Euskal Herria 2004-07-23