Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, erradiografia batean, Rouengo espezialistak polipo bat aurkitu zion urdailean, berehala kendu beharrekoa. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.
Atzoko etapan izandako erorketaren ostean Charleroiko ospitalean ingresatu zuten txirrindulari italiarra, bertan hainbat erradiografia egingo dizkiote haustura duen edo ez ziurtatzako. Berria - Kirola 2004-07-06
Auzi-medikuak epaileari jakinarazi zion Otegi Elgoibartik Mendaroko ospitalera eramango zutela erradiografiak ateratzeko, biriketan «soinuak» entzun zizkiolako. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Skinnerren sabelaldearen erradiografian, 17 zentimetro luzeko artaziak ageri dira. Berria - Gaiak 2004-04-21
Erradiografian ez zen ezer agertu. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.
Ageriko zauririk ez badago ere, gutxienez hamabost egun igaro behar dira etzanik, eta guztiaren erradiografiak egin, zerbait badagoen ikusteko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.
Eztarriaren erradiografia egin didate oraintxe bertan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.
Lehenik, mina asmatu zuen Txominek; hurrenik, medikutara joan behar zuela; azkenik, erradiografia eskuan zuela, esan zion amari: [...]. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 96. orr.
Bukatu zuenean, hatzak xurgatu eta eskuzapi batez garbitu zituen eskuak, eskuzapi zurian esku bien erradiografia abstraktu bat utziz, Izara Santuaren eskuen arrastoen antzekoa zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.
Dutxaren ostean banan-banan erradiografia egingo ei ziguten, "beren beregi horretarako egindako aparatu batekin". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.
Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.
Kardiogramak igortzeko ez ezik, erradiografiak bidaltzeko ere erabili nahi dituzte teknologia berriak, Indian tuberkulosia duten gaixo asko dagoelako. Berria - Harian 2005-11-11
Shank buru izan duen taldeak egindako lanaren nondik norakoak ezagutu ahalko ditu ikusleak erakusketan, olio bien eta X izpien bidez lortutako erradiografiaren aldamenean, kontserbatzaileek egindako lan prozesua azaltzen duten oholak baitaute. Berria - Kultura 2004-09-14
Erradiografiak hobeto ikusten dira beruna duten margoekin. Berria - Kultura 2004-09-11
Eta oraingoan bai, oraingoan Barriek bere izaeraren erradiografia paregabea egin zuen, psikologo eta psikoanalista freudiarren gozamenerako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.
Sendi baten erradiografia egiten du filmak. Berria - Kultura 2004-09-19
Euskal Herriari buruzko «erradiografia eguneratua eta zorrotza» eskaintzea da helburua, baina ingurua ahaztu gabe. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Hilketaren kronika baino hiltzaileen erretratu psikologiko miragarria, gizartearen erradiografia kupidagabea eta heriotza zigorraren kontrako alegato zorrotza da, oraindik ere, Truman Capote-ren Odol hotzean, "fikziorik gabeko eleberria". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 51. orr.
Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da: agerian daude jabearen ametsak eta desioak; haren ahulezien erradiografia egiten du, haren hezibideak dauzkan hutsune izugarriak salatzen ditu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Txapelketaren erradiografia. Berria - Kirola 2004-06-01
erradiografia bat (5); erradiografia batean (3); erradiografia egin (7); erradiografia egiten (3); erradiografia egiten du (3); erradiografiak egiten (3); eta erradiografia (3)