Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentral nuklear batek 125 kilo uranio erradioaktibo sortzen ditu egunean. Berria - Mundua 2004-06-25
Estatu Batuetako hegoaldetik irten ziren ontziok duela bi aste, barruan 140 kilo plutonio erradioaktiborekin. Berria - Gaiak 2004-10-05
Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Nuclenor enpresari isuna jarri zioten, AEBetatik Garoñara material erradioaktiboaren garraioan irregulartasunak antzemateagatik. Berria - Harian 2005-07-20
Lurrun horrek elementu erradioaktiborik ez zuela esan zuten Japoniako agintariek. Berria - Gaiak 2004-08-10
Kutsadura, berriz, partikula erradioaktiboak zure gorputzean sartzen direnean gertatzen da. Berria - Gaiak 2004-10-26
Vianaren lanak ohartarazi baitzuen esposizio erradioaktiboa gerta zitekeela Trilloko zentrala abian jartzean. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Justifikatzen denean fenomeno batzuen azalpenik hoberena isotopo erradioaktiboen fisika dela, atomoen eta partikula azpiatomikoen arteko erlazio kausalak ere ondorioz justifikatuta daude teoria horretan ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.
Suediako Frosmarken partikula erradioaktiboak hauteman zituzten eta Sobiet Batasunetik zetozela ondorioztatu zuten. Berria - Harian 2006-04-26
Afganistango gerran ere uranio pobretua erabili izanaren zantzuak daude eta uste da 1.000 tona oxido erradioaktibo dagoela herrialdean. Berria - Mundua 2004-06-25
Lantegian isuri erradioaktiboak igarri ostean. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Okupazio indarrek 2 milioi kilo uranio hauts erradioaktibo utzi dituzte Iraken. Berria - Mundua 2004-06-25
«Kutsadura erradioaktibo arina» gertatu zen Garoñako zentral nuklearrean. Berria - Harian 2005-07-20
Bigarren erreaktorearen lurrun sorgailuko hodi bat apurtu zen orduan, eta hozteko sistemako 55 tona ur erradioaktibo filtratu ziren hodietako hormetatik. Berria - Gaiak 2004-08-11
Yakartako 12 erreka baino gehiago zabor erradioaktiboz kutsatuta daude. Berria - Gaiak 2004-09-01
Hondakin erradioaktiboen auzia. Berria - Mundua 2006-01-28
Garoñako txatarra erradioaktiboa atzeman dute Sestaon. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Hodei erradioaktiboak partikulak zabaldu zituen Europan barrena. Berria - Gaiak 2006-04-19
Laino erradioaktiboak Minsk aldera jo zuenean, ez zen ihes egiterik izan: bost lagunetarik bat bertan hil zen, erradiazioaren ondorioz. Berria - Kultura 2004-02-21
NATOko soldaduek erradioaktiboak ziren 10.800 jaurtigai bota zituzten Serbian eta Bosnian. Berria - Mundua 2004-06-25
Edukiontzi erradioaktiboak zeramatzan kamioi batek istripua izan zuen, eta edukiontziak erori egin ziren. Berria - Harian 2005-07-20
erradioaktiboa atzeman (3); gai erradioaktiboak (6); hondakin erradioaktiboak (4); hondakin erradioaktiboen (3); material erradioaktiboa (6); ur erradioaktiboak (4)