Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradioaktibitate (14 agerraldi, 2 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 728 agerraldi; orobat erradiaktibitate 3 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; ETCn 76 agerraldi) iz zenbait gaik atomoaz beheitiko zatikiak berez jaurtitzeko duten gaitasuna.

Pilula horiekin tiroideak bete eta erradioaktibitatea gorputzean sartzea saihesten da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Erradioaktibitateak elbarri utzi zituen asko eta minbizi kasuak hamar aldiz handitu ziren denbora gutxian.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Erradioaktibitateak eragin odoleko kutsadura zikinaren kausaz, minbiziaren antzeko eritasunak xurgatzen zizkion hezurrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Bada, gauza bertsua duk hau; esponentziala nonahi aurkitzen diagu, izadian nahiz gizartean: landare baten hazialdian, izurri baten hedaduran, biztanle-multzo baten, erradioaktibitatearen... eta abarren bilakaeran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

Agindu-gelan larrialdi deia beranduegi eman izanak seigarren erreaktorearen eraikineko airea erradioaktibitatez kutsatzea eragin du.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Ikerketak ez du aipatzen AEBek erabilitako uranio pobretua, zeinak erradioaktibitate izugarria duen.  Berria - Mundua   2004-10-17

Irradiazioa erradioaktibitate iturri batetik gertuegi zaudenean gertatzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-26

2002ko otsailaren 9a: Onagawako zentral nuklearrean (Japonia) erradioaktibitate dosi txikiekin kutsatu ziren bi langile.  Berria - Gaiak   2004-08-10

NATOren txosten batek ere uranio pobretua ez dela kaltegarria ondorioztatu zuen, «erradioaktibitate maila txikia» dela argudiatuz.  Berria - Mundua   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus