Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradio (orobat radio g.er.) 1 iz esferaren gainaldearen edo zirkunferentziaren edozein puntu eta erdigunea lotzen dituen zuzenkia.

Hiriak seiehun metroko erradioko zirkulu erdi baten itxura izanen du.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Puntu orotatik zirkulu bat marraztu daiteke, zeinaren zentroa puntu hori baita, eta erradioa, berriz, edozein.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.

Erradio bezala gnomotik puntu horretara doan tartea hartuz, konpasarekin zirkulu bat egingo da, zentroa gnomoa dagoen lekuan jarriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Konpasa jarriz ezkerreko puntuan eta, erradio bezala, eskuinean duen puntuak markatzen dion neurria hartuz, beste zirkulu bat egingo da proszenioaren eskuineko aldea mozteraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

C letra dagoen puntu horretatik lerro bat egingo da gnomoaren zentroraino, A letra dagoen punturaino, eta hori izango da eguzkiaren erradio ekinokziala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

2 irud/hed

Marteren beste ilargia, Deimos, Phobosen erdia da tamainaz eta bere orbitaren erradioa handiagoa da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Gorputza, hari gorputza esan bazekiokeen, okel zatietan barreiatua zegoen, berrogeita hamar pausoko erradioan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 82. orr.

Hiru kilometroko erradioan babes neurri zorrotzak jarri dituzte, eta hamar kilometrokoan, zaintzazkoak.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Hala ere, aurrera egitera deliberatzen naiz, eta halako batean, panikoa: ez dut inor hurbilean, hogei metroren erradioan.     «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Antzeratsu gure behaketaren erradioa Oxus-Jaxartes arrotik hedatzen dugunean, mahayanaren sorlekua bere lehen agerpenean Indus arroan ikusten dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

3 gurpiletan, erdigunea eta uztaia lotzen dituen izpietako bakoitza.

Aurreko gurpileko erradioen artean sugandila bat trabatu zitzaidan herri batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.

4 besaurreko kanpoaldeko hezur luzea.

Besondoaren atzealdean dagoen beste muskulu luze bat, kubitu delako hezurrari (besaurrean erradioaren ondoan dagoen hezurrari) ukondoaren azpian lotzen zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Bizepsa eta erradioa lotzen dituen tendoia oso sendoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.

Liberty taldeko Carlos Barredo txirrindulariak ez du Flandesko Tourra korrituko, ezker besoko erradioan daukan pitzadurarengatik.  Berria - Kirola   2006-03-31

Ezkerreko ukondoko erradio hezurraren muturrean du Ruben Belokik haustura txiki bat, herenegun Oscar Lasaren hankarekin estropezu egin eta lurrera erorita egindakoa.  Berria - Kirola   2004-03-09

Hamahiru egun egin zituen besoa kakoan jarrita lehenengo, erradio hezurraren muturrean zeukan haustura ongi itsatsi arte.  Berria - Kirola   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erradio bezala (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus