Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradikaltasun iz erradikala denaren nolakotasuna.

Nola neurtzen duzu erradikaltasun hori?  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Ideala eta errealitatea elkarrekin uztartzea; ebanjelioaren erradikaltasuna eta giza mugen onarpena; bere bizimoldearen defentsa gartsua eta amore ematen jakitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Harrigarria ere egiten zaigu katoliko izateak Frantziskorengan duen erradikaltasuna, katoliko ez direnekiko intolerante bihurtzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Adimenduaren eta borondatearen arteko elkarrekikotasuna, subjektu bihurtutako egiaren aldeko erradikaltasuna, horrek egin zuen jatorrizko ETA hura hain iraultzailea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Jeltzaleen artean «erradikaltasuna» nagusi dela salatu zuen, «Batasunari eta ETAren inguruari babesa ematen diotelako».  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Konbentzimendu hori beharbada batzuek ahaztu badute ere [...], beste askok Euskal Herri berrian bide horri jarraitu dio harrezkero, erradikaltasun politikoa inolako absolutismo teorikorekin ezkondu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

Dante izan baitzen hiri ideal bat planteatu zuena erradikaltasun osoz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 19. orr.

Bere erradikaltasunean, ahulenaren alde jartzeko eta laguntzeko prest zegoela gogoratu zuen.  Berria - Kultura   2004-10-07

Beti daude haren izpiritua gaizki ulertu eta berritzailearen ideiak hitzez hitz jarraitzen dituztenak, ortodoxoa bere ortodoxian zena baino beren erradikaltasunean dogmatikoagoak direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Barkamen benetakoak erradikaltasun miraritsua du, adierazezinekoa, legez kanpokoa, arrazoi guztitik harantzagokoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus