Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradikalismo iz erradikaltasuna.

Erradikalismo [...]: Biharko kontserbadurismoa gaurko arazoetan nahasia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 97. orr.

Egun batez, beharko dut ulertu, ulergarria baldin bada, nihaurekin buruz-buru plantaturik, zergatik ote, bortizkeria ene baitan higuin dudalarik erradikalismoak artetan erakartzen nauen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 62. orr.

Edozein erradikalismoren jokoan sartzea ere gerta zitekeen, irenduaren estigma gainetik kentzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

Anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; erradikalismotik humanismora eta atzera buelta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Ez erradikalismo sinboliko eta azaleko bat, baizik eta erradikalismo praktiko bat, gizartea sakonki eraldatzen duen lanaren bidetik arituz.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Gauzak benetan okertzen hasi zirenean gertatu zen hori, oinarrizko ikasketen lekua izandako Arteen Fakultatean hain zuzen, bertan erradikalismo aristotelikoaren sua piztu eta, maisu ausartenak Averroes iruzkintzaile arabiarraren izenaz eta doktrinaz baliatzen hasi zirenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Goizean gertatutako atentatuak «erradikalismo islamistaren obra» izan zitezkeela eta ez ETAk burutukakoak.  Berria - Mundua   2004-03-20

Bere erradikalismo politikoari jarraiki, urtetan izandako bilakaera ideologikoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.

Balio tradizionalen krisiak alde bateko zein besteko erradikalismoak probokatu zituen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 254. orr.

Bush jauna, esaterako, oso lotua dago integrismo kristauari, eta harremanak izan ditu islamiar erradikalismoarekin ere, hala nola Osama Bin Ladenekin.  Berria - Kultura   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus