Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradikal (orobat radikal g.er.) 1 izond errotikakoa; muturrekoa.

Ekintzaile erradikal batek nahitaez dogmatiko bat izan behar duela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.

F. W. Foerster, Municheko Unibertsitatean pedagogiako irakaslea 1914tik 1920ra, antimilitarista, politikaren teoriko guztiz kritikoa, pazifista erradikala izan da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Quine enpirista erradikala da, eta "Enpirismoaren bi dogma" (1951) artikuluan idatzi zuenez, ez du aprioriko justifikaziorik onartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Gazte talde erradikalen xenofobiaren arazoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Infernuetatik egin zuen Dantek ere bere eskakizun erradikala, poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.

Liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan, ez behintzat gaur egun termino horri ematen zaion karga erradikalean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Aldaketa erradikala izan zen, eta onuragarria Albertorentzat: ordu arte "usnatutako" oroitzapen horiek guztiak gogotik kentzea ezinezkoa izango bazitzaion ere, apurka-apurka bere memoriaren jokaera normaltasunera itzuli zen, eta baita bere usaimena ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Ez dut ikusten ekintza erradikal bat zergatik pentsamendu dogmatiko batekin identifikatu behar den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.

Periklesen garaiko Athenaiko demokrazia erradikalean ere ukaezina baita sofistikaren eragina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Ia konduktismo-mota guztiek (konduktismo watsondarra, neokonduktibismoa, konduktismo erradikala, etab.) gogo-egoerei erreferentzia egitea gainditu nahi dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Autore honek badu, bere ateismo erradikalean, pizkundeari buruzko testu adierazgarria.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.

Kierkegaard bera gai honetan oso erradikala da eta, bide batez, errespetu handia merezi duen gizon fededuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 263. orr.

Grosrouvre, berriz, Girolamo Cardano baino askoz ere erradikalagoa izan zen; hark ez zituen, ez bederatzi, ez ehun eta hogeita lau liburu erre, bere idazlan guztiak baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Jakintzaren arbola argitaratu zen urtean, hain zuzen, hautsi zuen idazleak Alderdi Erradikalarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nola bizi nintekeen kinka hartan, eta are gehiago gazte-denboran, denak erradikal eta intolerante agertzen garen adin horretan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Hegel-ek adina edo erradikalago bereizten du natura eta historia, eta formulazio bikainak ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.

• 3 iz pertsona erradikala.

Ez soilik prozesuaren apologista instituzionalen aldetik, baita aurkako erradikal sutsuen aldetik ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

-Ba hemen baduzue erradikal bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 43. orr.

4 familia bereko hitzetan, aldatu gabe dirauen zatia.

Hitzaren zatiak diren aurrizki, erro, erradikal, atzizki eta desinentziei buruzko oharpen batzuk.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.

Antzinako latinak, beraz, oso garbi somatzen zituen hitzaren atalak (erradikalak, atzizkiak eta abar), eta atal horien konbinazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Garai hartan, erradikalaren atzetik i bat zetorrenean, i-rekin agertzen zen erradikala, e-rekin agertu ordez; gainerako kasu guztietan, aldiz, e agertzen zuen erradikalak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Analogiaren poderioz, jatorriz flexiokoa zen -a- elementua erantsi zaio erradikalari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Aipa dezagun bidenabar badagoela erradikala laburtzeko joera orokorra [...], batez ere erradikala bokalez amaitzen denean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.

Gramatikaren ikuspuntutik, paradigma sanskritoak erradikalaren nozioa zehazteko balio du, zeren elementu hori erabat erabakigarria eta finkoa den banako bati baitagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

5 erro koadroa, erro kuboa edo kidekoa.

Lau eragiketak eta erradikalak erabiltzen zituztenak bakarrik: erro karratuak, kubikoak, eta abar ateratzea; eta formula horiek besterik ez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Ekuazioak erradikalen bidez ebaztea (ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita; beste inolako eragiketarik erabili gabe, alegia).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Bosgarren mailako ekuazioa erradikalen bidez ebatz zitekeen, bai ala ez?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.

Ebazpenak eraginkortasunez nola kalkulatu galdetu ondoren -erradikalen bidezko ebazpena-, lehenengo lau mailak ebazteko formulak asmatu zituzten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

6 kimikan, zenbait erreakziotan bere hartan jarraitzen duten atomo saturatuen multzoa.

Mikro-nutrienteak (proteinak, erradikal askeak, karbohidratoak, mineralak, aminoazidoak etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus