Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Eguzkiaren erradiazioa, zuzenean, bero egoteko erabiltzen dugu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Eguzkiaren erradiazioa da kometaren izotza lurruntzeko arrazoi nagusia. Berria - Gaiak 2004-06-24
Eguzkia 60 gradutara iritsi orduko, erradiazioaren indarra ia bete-betea da, eta zentimetro koadroko 1.4 kaloria emanen ditu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Airea zenbat eta garbi-gardenago, orduan-eta erradiazio gehiago. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Erradiazioa jarraitua bada, berriz, oreka normalari eusteko baino bizkorrago desegiten dira epidermisaren geruza basaleko zelulak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.
Onkologistarekin tratamendu gogorra erabaki genuen, erradiazioa eta kimioterapia batera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.
Euskal Herrira datozen haurrak ez ziren jaio hondamendia gertatu zenean, baina zentralak erradiazioa zabaltzen jarraitzen du. Berria - Harian 2005-07-17
Txernobil inguruko erradiazioa «maila onargarri bateraino» jaitsi dela esan zuten Txernobil Foroko kideek irailean. Berria - Gaiak 2006-03-26
Erradiazioa jasan duten pertsonek minbizia garatzeko arrisku handiagoa dute. Berria - Gaiak 2004-09-09
Sintomak, hala ere, ez dira beti antenengandik urruntzean desagertzen; mikrouhinen erradiazioa pilatu egiten da gure gorputzean. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Begiaren sentikortasuna oso hurbil dago, izan ere, erradiazioaren teoria kuantikoak ezarritako azken muga teorikotik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Kimika ikasi zuen Kanadan eta erradiazioaren biologia Erresuma Batuan. Berria - Harian 2006-04-26
Badakigu Txernobilek zenbat erradiazio eragin zuen eta non jaso zen, eta datu horiekin kalkulatzen ditugu ondorioak. Berria - Harian 2006-04-26
Laino erradioaktiboak Minsk aldera jo zuenean, ez zen ihes egiterik izan: bost lagunetarik bat bertan hil zen, erradiazioaren ondorioz. Berria - Kultura 2004-02-21
Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Frantziako CRIIRAD institutuaren ikerketek Maddalena inguruko kostaldean erradiazio handia dagoela diote. Berria - Mundua 2004-01-31
Erradiazio txiki batek ez du eragin larririk sortzen, zelulen ugaltze-tasa egokitu egiten baita galera berdintzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Erradiazio islatua deitzen zaio fenomeno honi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Sakelako telefonoek sortzen duten erradiazio magnetikoa kaltegarria da giza zeluletako geneentzat. Berria - Gaiak 2004-12-22
Eguzkiak badu, hala ere, erradiazio ultramore pixka bat; epidermisak xurgatzen du hartatik gehiena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Sudurreko usaimen-nerbioen zelulek erradiazio infragorria igortzen dutela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Izan daitekeen erradiazio kantitate txikiena da kuantua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Europan barrena, Eskandinaviako iparralderaino heldu zen Txernobilek isuritako erradiazio hodeia. Berria - Gaiak 2006-03-26
Erradiazio-lainoak dira beste mota batekoak: Oraingoan ez da airea horizontalki, bailara batetik bestera pasatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Ontziak ekaitzen uhinak ez ezik erradiazio gerriko berri bat ere aurkitu du Saturnoren inguruan. Berria - Gaiak 2004-07-24
X izpien arriskua ez da ohikoa, baina beste erradiazio mota batzuk oso arruntak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.
Airearen gardentasuna, modu batera edo bestera aldatzen denean, lurraren erradiazio-balantzeak koska batzuk jasaten dituelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Erradiazio kontua da: alegia, airearen jaitsiera-igoera bertikala, nahiz eta hedadura txikikoa izan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Hauts-pila ikaragarriak bidali zituen [Krakatoaren erupzioak], eta eguzki-erradiazioaren % 25 inguru murriztu zituen, bere laurdena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Bondik grabitate-erradiazioa ikus zitekeela frogatu zuen. Berria - Gaiak 2004-06-25
Iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa hezurrean zehar igaroarazi eta distira-neurgailu baten bidez detektatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.
duten erradiazio (3); eguzkiaren erradiazioa (4); erradiazioaren ondorioak (3); erradiazioaren ondorioz (8); erradiazioaren ondorioz denera (3); eta erradiazio (5); sortzen duten erradiazio (3); zenbat erradiazio (3)