Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erradial izond erradioz osatua dagoena; erdigunetik periferiara doana.

Aurpegia estalita zeramaten zortzi solidariok, zerra erradialez eta lan-jantziez hornituta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Handik gutxira nabarmen agertu dira errotarri baten bi hozka erradial.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Lakoff-en egiturak erabiliz, teoria zientifikoa eredu-familia gisa ulertzen da, horizontalki artikulaturiko egiturak, bertikalki hierarkizaturiko egiturak eta egitura erradialak dituena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Biraketa-mugimenduak, mugimendu erradialak (gauza bat begirantz edo begitik urrunduz mugitzen denean), eta abar beste horrenbeste informazio-iturri dira espazioari buruz. bertan garbi azaltzen zen estatuko errepideen mapa erradiala zela, kamino guztiak Madrilen, zentroan, hasi eta bukatzen zirela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ºC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ºC-an mantendu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus