Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure aitak geletan berogailuak jarrarazi zituen erradiadoreek funtzionatzen ez zutelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.
Erradiadorera hurbiltzen zen, epelera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.
Etxera joan behar dut eta nire logelan geratu erradiadorearen ondoan eserita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.
Erradiadorearen gainean, nire galtza bustiak lehortzen jarrita. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.
"Belzkeria" esaten zion mendiko ibilaldietara hiriko zapatak jantzita joateari; [...] egongelan zapatak erantzi eta hankak erradiadorearen ondoan berotzeari. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Orain gas naturala ekarri dute, eta erradiadore baten ondoan jartzen naute. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 60. orr.
Nire gelako erradiadoreak ur-tantak galtzen ditu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 87. orr.
Erradiadoreak herdoilak janda daude. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.
Urak irakin egiten du erradiadore batzuetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.
Lantegiak 160 langile ditu eta erradiadoreak, frijigailuak eta kafe-makinak egiten ditu. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Galipotaren usaina, koipearena, erradiadore elektrikoarena, soldatzeko burdinarena, egurrentzako kolarena, tabakoarena eta gainerakoena. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.
Alboko aire sarrerak, motorra hozteko dauden erradiadore erraldoiak elikatzen dituztenak, forma biribildu eta aerodinamikoa dute, atzealdera doan airea ahalik eta gutxien nahasteko. Berria - Kirola 2004-02-18