Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperlano-okela xehatua tartekatu hor-hemen, eta onddoak, errefauak, tipulak azenarioak, babak..., txiki-txiki eginik dena; eta ez legokek txarto beste erraboil batzuk ere eranstea, ezta? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.
Buru handia zuen, globo-itxurakoa eta koipetsua; izerditan egoten zen uda eta negu; eta erabiltzen zuen kapela handi biribilak, alde batera okertuak, erraboila bat ematen zuen beste baten gainean hazia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.
Askoz lirikoagoa eta ederragoa izan zen zoramenaren iturria: tulipanak, edo hobe esanda, tulipanen erraboilak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.
Erraboilak baginako sarrera inguratzen duten bi egitura sendo dira; kitzikapen sexualean handitu eta odolez betetzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.
Glandearen, klitoriaren zurtoinaren, zuztarren eta erraboilen arteko lotura nabarmendu zuen Sherfeyk. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.