Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errabino 1 iz juduen artean, erlijio komunitate bateko burua.

Aita eta aitona errabinoak zituen -hasid edo hasidim, guztiz zorrotzak beraz-, eta horixe zuen berak ere, errabino izatea, etorkizuna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Ezagun bat baino ez nuen aurkitu: errabino bat, agnostiko bihurtu eta bere lana utzia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 90. orr.

Errabino batek, bibote txiki bat eta bere ile gominadunarekin ondo ematen zuen koloreko txanoa zeramatzanak, hilaren gorazarrea egin zuen, ingelesez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Haren ondoren, bizar txikiko errabino zahar bat, Alemaniatik iheslari etorria, eltze bat ematen zuen kapela beltz bat jantzita, alemanez jardun zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Gaixoak sendatzen zituen errabino baten berri entzun zuen orduan, eta egunak eman zituen gizon haren bila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 215. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Kafetegian aurkitzen ditudan gehienak gizonezkoak izaten dira: neu bezalako mutilzaharrak, idazle-nahiak, irakasle erretiratuak, batzuk doktorego titulu badaezpadakoak dituztenak, eliztarrik gabeko errabino bat, judu gaiak margotzen dituen margolaria, itzultzaile batzuk, Poloniako eta Errusiako etorkinak gehienak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Damu zen orain errabinoa Jainkoaren izena aipatu izanaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Errabinoak ile xerlo bati tiratu zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Errabinoak ondotxo zekien Satan ari zitzaiola hizketan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Zergatik esan zidan errabinoak mazel tov, eta ez zidan zorte ona opatu alemanez?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 41. orr.

Errabinoaren emazteak ohe bat ekarri zuen, lastozko koltxoia zuena, eta tapakiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Errabinoaren arreba, Hinde Shevach, Neustater errabinoaren semearekin ezkondu zen, Chaim Mattos izeneko batekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Koalizioko gobernua «gaizkileen arteko hitzarmena» dela salatu zuen Dov Lior Errabinoen Kontseiluko buruak.  Berria - Mundua   2004-12-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errabino-familia batean jaio zen Singer, Talmud eta Tora liburuak izan ziren bere heziketaren oinarriak, eta goitik behera morala den ikuspegia erabili zuen bizitzan bezala idazlanetan ere Errabino ikasketak egiten diren apaizgaitegi edo goi mailako eskola.  Berria - Kultura   2004-07-14

Han, errabino auzitegi baten lehendakari bihurtu zen Singerren aita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Itsasoko arrainek duten lege berak agintzen zuen Errabino auzitegietan ere: handiek txikiak jaten zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Ze errabino klase zen ba?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Judu-errabino baten hil osteko garaipena [...] Dionisos eta Herakles bezalako kondairazko "erdijainko" ahaidetuen lehenagoko garaipenen maila bereko balentria pagano bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus