Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora libre gehiena, ostatuan pasatzen zuen, Sud Ouest irakurtzen, neska gazteak errabiarazten, apur zeukan hiztegiaz ele gordinak ahoskatzen eta, basoek eman ahala edaten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 129. orr.
Errabiarazten nau jakiteak gaur, Alkibiadak baizik ez zuela bere burua salbatu, eta nola salbatu, Atena trahituz! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 149. orr.
Eta herrira jaitsi naiz, Labakaeneko bi zakurrak errabiaraziz; eta segidan Labarganeko Farola eskuinean utzi, eta atzetik, Dorreoste kalexka meharretik, Plaza Barrira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.
Azkenean doi bat nardatua mutikoak gora gora erraiten du, baina batere bati edo besteari galdeka ari balitz bezala, hola, bere buruari bezala, halere Ermita eta Basoi puxka bat errabiarazteko gisan: [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 147. orr.