Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errabia (orobat arrabia g.er.) 1 iz amorrua, haserre bizia.

Ez nekien zein errabiak erretzen zizkidan muinak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

Errabia hamar egunetan bildutako kolpe guztiez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

Guztia bota nuen, disgustuz eta errabiaz mahaiaren erdira, artean, apezak eta bereterrak ziliportatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Mojak amaren zesarea kontatzen zidan: marmolezko mahai gainean utzi nindutela, hilda nengoelakoan, eta nire amaren ahizpa batek errabiaz "ume madarikatu hori" esan zuela, nire kulpaz ama hiltzeko zorian zegoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.

Jatsutik alde egin zuen, samintasuna bihotzean eta errabia gorputzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Joango naiz manifarat, abendoaren 10an, errabia bihotzean.  Herria   2005-12-08

Gero, tristurak errabiari eta amorruari leku egiten ziola, xuxenean joan nintzen amaganat, jauzkor eta hiros: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Joanttok nekez irakur zitzakeen zigor desberdinak bildu zituztenen izenak, eta bi emazteenak aurkitu zituenean, errabiak harturik, orrialdea idoki zuen eta esku artean zimurtu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Orenak iragan ahala, errabia haziz zihoan gure erraietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Errege guzietarik eztiena eta amualtsuena -sobra ezti eta amultsua, ezen bortitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki beteko zituen eta bere erresuma gaixtaginen errabiatik zainduko zuen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haserre zegoen, errabia gorrian aitarengatik, bere buruarengatik, mundu guziarengatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Halaxe esaten zien behintzat amonak berari eta bere ahizpa Karmeleri, errabia handi batek errabiaturik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Eta, ohi ez bezala, nigarrez hasi zen, errabia errabiatu batek harturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 355. orr.

Mandrun abertzale buruarekin istripuz hitz egin nuen eta emazteok, politika libidoarekin bideratzen genuela errepikatu zidalarik, gaitzeko errabiak hartu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 193. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Errabia eraso batengatik, bere alaba eta biloba galdu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.

Eta Sararen errabia eta porrot sentsazioa, atsoak alde egin zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.

4 ipar adkor tema, gogo bizia.

Ezindurik ere, zaharren laneko errabiak zur eta lur aldatzen ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Baina ororen gainetik gizon zardaiaren bizitzeko gustua zein errabia amiratzen zituen, auzoen erran-merran larrutzaileei axolagabe zegokiela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Bi eguneko ihesaren parada baliatu nahiz eta Santiagorako bidea segitzeko errabia nitaz jabetua baita, eskapatu naiz berriz Biarno zoko zahar honetatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

Eta nork galdu laneko errabia!  Herria   2004-03-11

Gazako lur zerrenda hortan bere jandarmak hedatu ditu bakearen zaintzale lanean berma diten eta ez dezaten Hamasekoek beren ukaldi terrorista hetarik egin gehiago, ez-eta juduek ordaintza-errabia hura erakuts.  Herria   2005-02-27

5 eritasun kutsakorra, nerbio sistemari erasotzen diona, berez txakurrarena dena, baina ausikiren bidez gizokia ere jo dezakeena.

Lleidako Unibertsitatean garatzen ari diren proiektuaren bidez, hiesaren, tuberkulosiaren, errabiaren eta diabetesaren kontrako antigorputzak sortuko lituzkeen artoa sortu nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Bost pertsonaren atzetik dabiltza Frantzian, errabia izan dezaketela eta.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Europako Batzordeak herritarren laguntza eskatu du, Bordelen (Frantzia) txakur batek errabiaz kutsatu bide zituen bost pertsona aurkitzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Errabiaren kontrako xertoa.  Herria   2004-10-07

Arga ibaia gainditzen duen zubia, Errabiaren zubia izendatua zen; erdiko harroinaren itzulia hiruetan egin behar zuten abereek, eritasun hori ez biltzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Bere zakurra hil nahi duenak errabia duela erraiten du.  Herria   2003-01-14

6 errabian adlag haserre bizian.

Joanttok eskuak kendu zituen, beltzuri trufari bat egin eta lekutu zen, durduzaturik eta errabian uzten zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Eskuindarrak errabian, sozialixtak hasarre, Batasuna ere ba funtsean, Ibarretxe-ren planarekin duela 25 urteko hutsak errepikatuko direla eta besterik ez.  Herria   2005-01-06

Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola, ez baininduen nehoiz egiazki kexu errabian ezagutu!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Gaitzeko errabian zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

· Errabia gaixtoan debrua bezala.  Herria   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errabia bihotzean (5); errabia errabiatu (4); errabia errabiatu batek (3); errabia eta (3); errabia hori (4); errabia hura (3); eta errabia (6); eta errabiaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus