Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erpuru 1 iz hatz lodia, eskuko beste hatzen aurrez aurre jar daitekeena; oineko behatz lodia.

Betazalak bustita eta itsaskorrak zituen ostera, eta erpuru batekin eusten zien begi-ordeei, musuzapi melatuarekin igurzten zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Erpurua zurrupatzeak hortz arazo larriak ekar diezaieke haurrei.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Muturrean, beregandik hurbilen, Hagrid zegoen, eta hark begiratu eta dena ondo zihoan seinale egin zion erpuruak altxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Hil aharia eta, haren odoletik harturik, igurtzi Aaronen eta beronen semeen eskuineko belarria eta eskuin eskuko eta eskuin oineko erpuruak, eta isuri gainerako odola aldare inguruan.  Elizen arteko biblia   Ir 29,20

Erpurua billeteen ertz maiztuen gainetik lerratu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Hatz erakuslearekin batera erpurua ere ahoan sartu eta atzeko hagin bat atera zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 187. orr.

"Haybet, ni jeneralaren operadore pertsonala nauzu", biboteari erpuruaz eta erakusleaz tiraka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Itsumustuka hasi zen euliaren bila bi atzamarrez, eta behin harrapatu zuenean, erpuruaren eta erakuslearen artean zanpatu zuen, nahaski gris bihurtzeraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

Begiak jaitsi, eta erpuru eta erakuslearen hatz-puntak busti zituen ezpain artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Erpuruarekin tinko sakatuta eduki zuen botoi beltz distiratsua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Berberak ziren lepondoa estutu zioten erpuruak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.

Harryk begiratu eta gizon hura bere erpuru zabalaz aizkora distiratsu baten xafla igurzten ari zela ikusi zuen. Irrika bitxi bat sentitu zuen Durant jaunak, urratuaren ageriko muturrean erpuru-azazkala pausatu eta beheranzko bidea marraztekoa, askatutako puntuen marra finak neskaren oinetako baxuen gaina harrapatu arterainokoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

2 irud/hed

Ellen antxume-larruzko bere eskularru berrien erpuru urratua hatz erakusleaz igurtzitzen ari zen, urduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus