Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erpindu, erpin(du), erpintzen 1 da ad erpinago bihurtu.

Sagain-Zelaitik aurrera, bidea erpindu egin da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Takoien gainean hankak goi, gona laburretan ipurdia erpindurik, aldakak zabal, gerria estuago guran, bularraldea tente hanpaturik, lepoa garondorantz luze.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.

Joseluk ezjakintasunezko imintzioaz kizkurtu zuen gorputza, eskuak paraleloan goratuta eta sudur-ezpainak kopeta aldera erpinduta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

2 irud/hed

“Nola deitzen diote zuen aitari?”, moztu zion Josebak. “Nola? Esan ezak hik”, erpindu zen Martin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus