Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren kopetako adarrak eta haren ataletako erpeak sakoneraino sartu ziren haitzean, eta betiko gorde dira han Satanen eroriko haren aztarrenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.
Katua magalean kiribilka zebilkidan, bizkarrez behera, hankak airean, erpeak itxi eta zabaldu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.
Panterakumeak eta lehoikumeak erpeka eta haginka defendatzen dira, kasik haginik eta erperik irten aurretik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.
Entzutetsuak ziren Marroren azazkalak, ez oso luzeak, baina bai gogorrak eta zorrotzak, erpeak bezain. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Guztiek dituzte gorputzean basurdeen letaginek eta hartzen erpeek utzitako markak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.
Zeren bistan dena bistan da eta zeren, zirkuetan ez bezala, non Erromako enperadoreek gizonak jaurtiki eta egozten baitzituzten harearat lehoi goseen erpe eta atzaparretarat, zezenak izan baikenituen korrida hartan hilkizun. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Ezker aldetik txori bat agertu zitzaien, arrano bat hain zuzen, uso dardarti bat erpeetan zeramala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 154. orr.
Belatz bat igaro zitzaion hegan eskuin aldetik, erpeetatik zintzilik antzara handi bat -oilategiren batetik harrapatua- zeramala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.
Tigrearen erpeak marratzen du ilargia oihan beltzean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.
Eta nola sartu zizkidan beldurraren piztiak bere erpeak eta atzaparrak berriro errai-erraietaraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.
Erpe haiek, begi haiek, ez ditiat sekula ahantziko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 230. orr.
Besaulkiaren zur landuari erpeen antzera heltzen zioten esku haiek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 99. orr.
Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren edo ezustean atzetik harrapatzen zituzten eta heldu eta bertan lurreratzen zaurien mende, hagin indartsuak eta erpe makoak ezarrita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.
Harmailaren atearen atzetik, Samek orkoaren aurpegi maltzurra ikusi zuen argi gorrixkari esker: erpe zorrotzek markaturik zegoen antza, odoletan bustita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Horrelaxe bizi izan baitzen Ibiñagabeitia jaiki eta erori, erori eta jaiki unean unean zeuzkan indarren eta ahalen arabera bere esku zegoen guztia «erpe ta aginekin» egiten euskararen, euskal literaturaren eta aberriaren alde. Berria - Harian 2006-01-26
Etsaiaren erpeetan hil behar nuen, Mateok arrazoi zeukan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.
Ordenagailuz sortutako irudiak ziren, xarma handikoak, eta haietan panpin batzuek -cowboy bat eta astronauta bat- haur sadiko baten erpeei eskapo egiten zieten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.
Heriotzaren erpeetatik ihes egina zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.
Ulises eta bere lagunak, berriz, haien atzetik kolpeka zebiltzan, sai erpe-okerrak harrapakinarekin bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.