Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroxka (orobat eroska) izond ero samarra.

Txelek, eroska izan arren, badu alderdi on-on bat: esaneko izatea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.

Klaridade garbiena ukan zuen herriko erdi-txoro oihal-saltzaile Frantzisko eroxka harengan, aparteko klaridaderen bat bazegoela ohartzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.

Baztertutako izaki kargamentu bat ginen: mozkorrak, inkonpetenteak, ahulak, eroskak, argi eta garbi, norbere lurraldeko egoera eta inguruabarretara egokitu eta arazo hauek gainditzeko gai izan ez ginen saldoa, beste lur baterantz penagarriro ihesi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Gaztetako grinaldi eroska haiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.

Usainek ez dute beste tokietan bezain luze irauten: haizeak itsasora bidaltzen ditu, ur beltzaren parean joaten dira laino txiki eroxken gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.

Apirilaren azken astean, azken egunetan sartuak gaude, baina udaberri eroxka baten lepotik darama burua normalean apiril batez bestekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Eroxka fama eman zaio edonon.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus