Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erotze iz ero bihurtzea, zentzua edo burua galtzea.
Eromenak, erotzeak, munduko gauzarik naturalena izan behar luke, eta zoragarriena, baina ez da hala; eromena, erotzea, munduko gauzarik normalena da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Egun hartan paseatzera atera nintzen ez erotze hutsagatik. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.
Atea irekitzera atera zen gizon batek nahi zuen nik kontatzea nire amaren erotzearen istorio osoa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.
Ni ziur nengoen Nick Valdibia erotze bidean zegoela, Nancy nirekin egon baita bere ondotik ihes egin zuenetik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.