Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenik eta behin, esan dezagun hiru erregistro daudela: sexua, sexualitatea eta erotismoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Sexualitatearen adierazpen praktikoa da erotismoa, bakoitzak gure sexualitatea bizi dugun modua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.
Erotismoa eta sentsualtasuna goratzen du Singerrek pertsonaien bidez. Berria - Kultura 2004-07-14
Catherine, nahiz eta jende askorentzat erakargarria izan, ez zitzaion atsegin, ez zuen bere erotismoa ernarazten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Orain Casanova adinean aurrera doa, nekatuta dago, haren gorputzak eta aurpegiak ez dute garai bateko erotismoa transmititzen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Zuena, antza, ez da erotismoaren mugarrietara iristen, sexu hutsa da, sexu basatia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.
Erotismoaren ikur baitzen Constance edo Chatterley andrearen eta Mellors basozain eta maitalearen arteko amodio eta sexu harremanen inguruko istorioa. Berria - Kultura 2006-03-28
Giza harreman guztietan erotismo zerbait ote dago tartean? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Erotismoak gure desioaren atean jo orduko, heriotza ere sartu egiten duk erotismoarekin batera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.
Bakearen erotismoak bere egin gaitzala. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Hammerrek beldurrezko zinemaren gailurretako batzuk sortu zituen, eta bidenabar, erotismoz eta sentsualitatez zipriztindutako estiloa finkatu zuen. Berria - Kultura 2004-10-28
Erotismoaren eta pornografiaren artean egin ohi den bereizketa hipokrita hori. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.
Desguace Teatrok [...] planetako lehen biztanleek bizi zuten erotismo primitiboenera eramango ditu ikusleak. Berria - Kultura 2004-05-19
Ez dut sentitu gehiago hain sentsualitate eta erotismo zirraragarririk; hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Erotismo narea zen Klararena, gorputzaren formak eder beteak izanik ere, jantzi zabalen azpian ezkutatzean. «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.
Ez pentsa, hala ere, porno gogorra ikusten genuenik; erotismo txatxua zen gehienetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.
Dantzari gazte baten eskutik erotismo berri bat deskubritzen du pertsonaiak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.
Kawabataren lan honek arrakasta handia izan du beti mendebaldean, erotismo bitxiz betetako kontakizuna exotizismoa indartzeko erabili baita. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 15. orr.
"Blai", izerditan edo barne-isuriz blai, alegia, horra hor esan gabe doanaren erotismo gorde sublimea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.
Kromatismo aldetik, bere artelanek itxura suabea dute; gorputz biluziak eta egunerokotasuna islatzen dituzten margoetan bada erotismo ukitu bat, betiere begi bistako malenkoniaren barruan. Berria - Kultura 2006-02-02
Erotismo maila altua. Berria - Harian 2005-04-13
erotismoa eta (6); erotismoa eta heriotza (3); erotismoaren eta (3); erotismoz eta (3); eta erotismo (4); eta erotismoa (10); sexualitatea eta erotismoa (6)