Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitasun erotikoa hartu du ahotan Ratzingerrek, espiritualtasunetik. Berria - Gaiak 2006-01-26
Nondik nora, zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Gizonaren grina erotikoak ernatzeko lilura sekretua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.
Esango nuke Karmelok erakarpen handiagoa erotikoagoa sortzen didala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 91. orr.
Ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta. elizgizonekin egin izan ditut beti ametsik erotikoenak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Cesare Paveseren obran maiz ageri da San Stefano Belbo herriaren inguruan dauden bular itxurako bi muinoenganako obsesio erotikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.
Fantasia erotikoen eremu maiztura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Haragizko sinbolo erotiko horregatik edo, herejia eta sorginkeria kontuetan ere maiz ageri da pikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.
Ertaroko amodio kanten lirismo kutsu nabaria baitario ote loratuaren eta xoriaren arteko lirismo erotiko xahar gorde horri. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Benetan axola duena Barojaren deskripzioa da, azalpenaren tonu bizkor larria, eta intimitate erotikoko gau horrek gizonari eragiten dizkion alderdi hondagarriak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Kontakizuneko fraideak azaltzen duen paranoia politiko-erotiko hori ez dela neuk asmatua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Aktoreak antzezten duen pertsonaia hausnartzen ari da zenbat pultsio erotikoren enkontrua eta emaitza den hiri bat, eta, hiri guztien gainetik, Venezia. badira gizonezkoak gauean amets erotikoekin bakarrik eiakulatu dutenak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.
Emakume gazteak biluzik eta jarrera erotiko kilikagarrietan erakusten zituzten irudiak, nahi adina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Bi lagun, zein baino zein gihartsuagoak, pose erotikoak egiten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Pentsatu zuen ez zegoela ordenagailu biluziak baino izaki erotikoagorik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.
Gorputzaren zatirik erotikoenak jantzien irekidurek doi-doi bistaratzen dituztenak omen dira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.
Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak, beste batzuk meharrak zumea bezain, deabrukeriaraino erotikoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.
Bi tipo eta zoritxarreko tipa bat makillajez gainezka, hot dog erotiko bat gutxi gorabehera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Baimenduta dagoena da erotikoa, araua gainditzen duena pornografikoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.
Ohituz joateko, ez dago gaizki literatura erotikoan edo film sexualetan inspiratzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 165. orr.
Liburu erotiko eta pornografiko ugari irakurri ditut, oso txarrak gehienak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.
Aldizkari porno, erotiko eta espezializatuetan behin baino gehiagotan ikusi nituen halako iragarkiak. Aitor Arana «Onan», 2000 - 85. orr.
Hugo Pratt-ek Bafforen soneto erotikoei egin zizkien ilustrazioetako batzuk. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.
Han, lan-kontuak behingoz ahaztuta txorakeriak esaten genbiltzala, sortu zen solasa, idatzi behar genuela denok ipuin erotiko bana. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 230. orr.
Ipuin aldi berean tristea eta erotikoa, bizitza eta heriotza batera hartzen dituena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.
Kontaera erotiko nahiz poliziakoren bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.
James Joycek bere maitale Nora Barnacleri idatzitako gutun erotiko bat 360.000 eurotan saldu da. Berria - Kultura 2004-07-09
Hurrengo bi ipuinak antologia erotiko banatan argitaratu ziren. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 231. orr.
-Badirudi beheko ezpaina hozkatuz arnasa estututa jartzeko zorian dagoela, film erotikoetan bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.
Gauerdiko film erdi erotiko erdi ezer-ez horietako bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.
Oraindik bada jendea alde batetik poesia mistikoaren irakurketa erotikoa egiten duena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Show erotiko eta pornografikoz beteriko kalea zen 42. kale ospetsua erabat aldatu da Giulianiren agintepean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.
Albertok ez zituen eszena erotikoak gehiegi maite -errepikakorrak ziren-. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 29. orr.
Bideoklip erotiko batean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 37. orr.
Euskarazko lehenengo telefono erotikoa zen, era guztietako zerbitzuak eskaintzen zituena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
amets erotiko (3); amets erotikoak (3); erotiko bat (8); erotiko eta (5); erotikoa da (5); erotikoa zela (3); erotikoak idazten (3); gutun erotiko (4); ipuin erotiko (4); ipuin erotikoak (8); ipuin erotikoen (4); liburu erotiko (3); lirismo erotiko (3); literatura erotikoa (3); literatura erotikoari (4); literatura erotikoari eskainitako (3); oso erotikoa (3); poema erotikoak (3); sinbolo erotikoa (3); telefono erotikoa (5); zentzu erotikoa (3)