Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erostun (orobat erosdun) iz erosten duen pertsona.

Inbertsiogileen erresuman, saldunek erostunak garaitu zituzten: Iberiak %3,35 galdu zuen, Arcelorrek ere %2na pasa, [...].  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Gainera, erostuna Degrela kapitaina bera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Erosdunak nahi du jakin gaur egun nondik datorren erosten duen janaria.  Herria   2001-07-05

Momentuko ez da erostunik agertu.  Herria   2004-05-13

Ezin jakin haatik zer preziotan proposatua zaion lurra erosdunari.  Herria   2003-05-08

Saltegi handien afera xifrea % 2-ez goititu da, erosdunen karroan erosiaren balioa % 3-z emendatu delarik.  Herria   2003-03-20

Erostunak nola eginen du diferentzia "EGUZKIA" eta merkatuko beste etxe pastizen artean?  Herria   2001-07-05

Behi burtxoratuaren krisia piztuz geroztik erosdunek ez dute gehiago onartzen behi esnadun zaharren haragirik.  Herria   2001-03-01

Uste dut ikusliar eta erosdun gutixko izan dutela gehienek.  Herria   2004-12-23

Ossau/Irati sor markarik ez duten gasnak kantitate handitan saltzeko parada ez dute galdu nahi, jakinki eta erostuna merkeagoari lotzen dela komunzki, markako gasna kariagoa parada berezietarako atxikiz.  Herria   2003-12-25

Hemen baratzekinak, okindegi gauza ala esnaki mozkinak eskainiak izan dira erostuneri.  Herria   2005-09-15

Nazioarteko erostun anitzek atun izoztua sasoiko freskoa baino merkeago aurkitu baitute.  Herria   2003-11-13

Ikus dezagun bada, guztiak Jaunak eginak gaituela, erostun berak berrerosiak, Kristoren gorputz bakarraren, hau da Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

Erran dute xifre horiek izariz kanpokoak zirela, ezin konprenitua dela leku horietan egoitza sozialik ezin eraikia, erostun berriek berrehun metro baino handiagoko egoitzak altxatzen ahalko dituztelarik.  Herria   2005-12-15

Aimé bildots erostunak jakin arazten du helduden astelehenetik goiti jinen dela astelehen guziz usaiako tenoretan.  Herria   2002-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erostun bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus