Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erostetxe 1 iz denda.

Iaz, urrian, erostetxe bateko ilaran zain nengoela, kutxazain lanetan nire ikasle izandako neska bat ikusi nuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

Tati erostetxeetako poltsa arrosak ikusten ziren han-hemenka.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Magenta bulebarrean irten nintzen, Billy erostetxean anorakak zituzten kanpoan zintzilik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

2 (izenondoekin)

Erostetxe handi bateko behe-solairuko apalategi bat erakusten ari den dietista bat ematen zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

Kasik goiz erdia zeramaten Oxford Street-eko Bloomingdales erostetxe handian eta opariarekin bueltaka jarraitzen zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 249. orr.

Nire parean, Newberry erostetxe handien gainean, neonezko errotulu izugarri handi bat piztu-itzalian zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 13. orr.

Hiriguneko erostetxe aseptikoetatik eta nola zoazen jantzita begiratzen duten saltzaileen begiradatik iheska zetozen bezeroekin kontentatzen ziren.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus